Bildu eta hasi

  •  

    ETA lokartuta eta ETArik gabeko etorkizunaren esperantza saritu dugula hautesleriak udal eta foru hauteskunde hauetan esango nuke.


2011ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Ramon Etxezarreta.

Sari horren adierazpiderik nabarmenena Bildu indarraren agerpen ikusgarri hori iruditzen zait. Erkidego Autonomoko emaitzen irakurketa kanoniko batek PNVren garaipena, PSE-EEren galera latza, PPren mantentzea, Bilduren irabazi ikusgarriak eta ezker eremuan iraun nahi duten alderdi txikien desagerpen ia osoa bistaratzen ditu.

 

Guztiz berria da egoera, eta oraingoz, harrigarria bezain esperantzagarria. Gipuzkoa da, Donostia barne, pitxirik bitxiena. PNV izango litzateke jipoirik handiena hartu duena lurraldean, Hondarribia du alkatetzadun herririk handiena, eta alkatetza gutxi lortu ditu. Bildu izan da nagusi udal mailan bezala lurralde mailan. Emaitza hauek dira ondorio politikorik eraginkorrenak ekarriko dituztenak eta “aldaketa” politikoa gauzatuko dutenak.

 

Irabazleak irabazle, zail egiten zait aginpide banaketa menturatzea. Oinarrizko jotzen diren, edo jo izan diren, proiektu bat baino gehiago dago jokoan eta ikusi egin behar proiektu horien araberako koalizioak edo beste interes kidetasun batzuek eragindakoak bilakatuko diren ardura instituzionaletako nagusi. Edozein kasutan garbi dago alderdien arteko harreman sare berri bat eraikiko dela, elkarbizitza berri bat, guztiak daudela negoziatzera behartuta eta harreman eta negoziazio horietan ez arma eta ez armaturik ez dela izango inoren bizkar edo bularretan. Hasiera da.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude