Bilboko Iberdrola dorrea okupatu eta kontzertua egin dute barruan

  • Herritarrak "Iberdrolatik deskonekta daitezen" animatzeko, ostegunean 7ak aldera berrogei bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen "kontzertu klandestinoa" izan dela azpimarratu dute.

Axier Lopez @axierL
2017ko martxoak 03
Argazkia: Dani Blanco

Youtubera igo dute antolatzaileek ekimenaren laburpena:

Azken bi asteetan whatsapp eta zenbait sare sozialetan deialdi orokor bat mugitu zen, hilaren birako "deskonektatu" ekimenari dei eginez, zehaztapen handirik gabe eta sinatu gabe. 

Atzo arratsaldeko 7etan argitu zen. Ekimenaren funtsa: Iberdrolako dorrean sartu eta han kontzertu bat egitea. Horretarako berrogai bat lagun mozorrotuta, giro alaian eta musika tresnaz lagunduta, Garoñako zentral nuklearraren jabeetakoaren Bilboko egoitzara sartu dira. Eta han hainbat minutuz izan dira ekimenerako prestatu duten La Bambaren abesti mexikarraren bertsio bat jo eta dantzatu duten bitartean. Segurtasun pribatuko kidearen abisuei muzin eginez, abestia bitan jo eta dantzatu ostean, ate nagusitik irten dira kalera bestelako arazorik gabe.

ARGIAko Dani Blancoren argazkiak:

 

Kanal hauetan artxibatua: Iberdrola  |  Bilbo  |  Garoņa  |  Herri mugimenduak

Iberdrola kanaletik interesatuko zaizu...
2017-05-11 | ARGIA
Iberdrolaren egoitza miatu dute 2013ko neguan prezioak bidegabe igo ote zituen ikertzeko

Antonio Romeral Espainiako ustelkeriaren aurkako fiskalak salatu du Iberdrolak 20 milioiko “irabazi bidegabeak” eskuratzeko plan bat egin zuela 2013ko neguan, hotzaldi baten erdian argindarraren prezioa gehiegi igoz.


2017-04-27 | Unai Brea
"Endesa eta Iberdrola gure bizitzekin jolasean ari dira Gobernuarekin negoziatzen duten bitartean"

Garoñaren Kontrako Foroak gogor kritikatu du Nuclenorren Administrazio Kontseiluak Garoñako zentral nuklearraren berrirekiera eskatzeko erabakiari eutsi izana. Enpresaren bazkideetako batek, Iberdrolak, beste bazkideari (Endesa) adierazi dio zentrala berpizteari uko egin beharko lioketela, ekonomikoki bideraezina izateagatik.


2017-04-27 | Unai Brea
Garoņaren etorkizunaz adostasunik ez Nuclenorreko bazkideen artean

Apirilaren 26ko bilerak ez du ezer argitu: Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Iberdrolak eta Endesak, ez dute lortu zentral nuklearrarekin egin beharrekoaz ados jartzea.


2017-04-26 | Unai Brea
Zer egingo du Nuclenorrek Garoņarekin?

Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Endesak eta Iberdrolak, zentral nuklearraren etorkizunaz hitz egiteko bildu dira asteazken arratsaldean. Goizean, Endesako presidente Borja Pradok akziodunen aurrean adierazi du –noiz eta Txernobyleko istripuaren 31. urteurrenean– enpresak ez duela erabakirik hartu oraindik, eta ez diola Garoña berriro irekitzeari uko egiten oraingoz.


2017-03-28 | Unai Brea
Garoņa itxita, besteak zabalik

Joan den larunbatean azalean zekarren El Correo-k: Nuclenorrek aitortu du Garoña berriro martxan ipintzea ekonomikoki bideraezina dela. Vocento taldeko egunkariek jaso dutenez, zentral nuklearraren jabeengandik oso hurbileko iturriek baieztatu diete Nuclenor –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua– ez legokeela prest Garoña berriz pizteko beharko  lituzkeen 205 milioiak gastatzeko. Horietatik, 170 inguru Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN)... [+]


Iberdrolatik deskonektatu

Gaindegiaren datuen arabera, 2014an Euskal Herrian 131.000 lagun energia pobrezian bizi ziren eta EAEko 87.000 pertsonak ezin zuten eduki etxea tenperatura  egoki batean. Herritarren lehen mailako behar bat pribatizatu eta negozio bilakatu izanak eragin du, besteak beste, 2003tik hona argindarraren prezioa bikoiztea. Iberdrola da energiaren salerosketaren pagotxaren onuradun handiena. Endesarekin batera Garoñaren jabea da.


2017-02-23 | Unai Brea
Garoņa behin betiko ixteko eskatu du Espainiako Parlamentuak

Espainiako Diputatuen Kongresuko Energia Batzordeak Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraisten hasteko plan bat abia dadila eskatu du otsailaren 22an egindako saioan. Horrez gain, zentrala dagoen eskualdea ekonomikoki berpizteko neurriak galdatu dituzte. Talde guztiek bozkatu dute alde, PPk izan ezik.


2017-02-14 | Unai Brea
CSNko teknikarien lana "aitortu gabeko helburuetarako" erabili izana salatu dute

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) Garoñaren bizitza 2031ra arte luzatzeko baimena eman zuen otsailaren 8an; egun bereko iluntzean zabaldu zen zentralaren jabea den Nuclenorrek (Endesak eta Iberdrolak osatua) ez duela Garoña berriro martxan jartzeko asmorik. ASTECSN Kontseiluko teknikarien elkartearen ustez, “horrek indartu egiten du erakunde erregulatzailea aitortu gabeko helburuetarako erabilia izan delako tesia”.


2017-02-08 | Unai Brea
CSNk onespena eman dio Garoņa berriz irekitzeari

Ez da ustekabekorik izan eta Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) oniritzia eman dio Garoñako zentralaren bizitza 2031ra arte luzatzeko eskariari, Kontseiluak berak eskatutako zenbait erreforma oraindik egin gabe badaude ere. Behin CSNk argi berdea emanda, Industria Ministerioari dagokio orain zentrala berriz martxan jartzeko baimena ematea edo ukatzea.


2016-12-11 | Marijo Deogracias
Argindarra merkantzia huts?

Reusen (Katalunia) amona bat hil izanak, argiztatzeko erabiltzen zuen kandelarekin etxeak su hartu ondoren, alarma guztiak piztu ditu pobrezia energetikoaren inguruan. Euskal Herrian nola gaude? Konpainia elektrikoek udalekin eta erakundeekin hitzarmenak sinatu dituzte lehen kolpean argindarra ez mozteko, baina askorentzat ez da nahikoa, zorra kitatzen segitzen dutelako administrazio publikoaren kontura. Petatxuak baino gehiago behar da egoerari aurre egiteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude