Bi aktibista atxilotu dituzte Grezian errefuxiatu talde bat Euskal Herrira ekartzen ari zirela

  • Abenduaren 27ko gauean gertatu dira atxiloketak Igoumenitsako portuan, Grezia iparraldean. Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte Italiara joateko ferry bat hartzear zeuden atxiloketak gertatu direnean. Bi aktibistak karabana bat gidatzen ari ziren, bertan zortzi errefuxiatu ezkutatu zihoazela. Haien helburua errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzea zen.

Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga Igoumenitsako portuko komisaldegian. (Arg.: Pikara Magazine)

Baliteke errefuxiatuak dagoeneko aske egotea, ez baitute deliturik egin. Zuloaga eta Huarte, ordea, atxiloturik daude epailearen aurrean agertzeko zain. Giza trafikoaz akusatuak izateko arriskua dute; hori kartzela zigor luzeekin zigortzen da Grezian, biak kide diren Harrera Solidarioa kolektiboak jakinarazi duenez.

Harrera Solidarioak adierazi du bi kideek ez zutela gizakiekin trafikatzen: “Europako migrazio legeekin desobediente den iniziatiba baten bidez eginiko ekintza solidario bat zen”. Ekintzak kolektibo eta gizarte mugimendu ugariren laguntza jaso duela ere azaldu dute. Atxiloketaren berri izan eta gutxira, Huarte eta Zuloagaren askatasuna eskatzeko sinadura bilketa abiarazi dute change.org plataformaren bitartez.  

"Giza eskubideei zor diegu obedientzia"

Atxilotuak izanez gero publiko egiteko prestatutako bideoa zabaldu du Harrera Solidarioa kolektiboak. Horretan, Huartek eta Zuloagak honakoa diote: "Adierazi nahi dugu pertsona errefuxiatuak ilegalki ekarri ditugula. Historiako sarraski handienekin konpara litekeen basakeria honekin bat ez egiteak ekarri ahal dizkigun ondorioak gure gain hartzen ditugu".

Bi atxilotuek diote "giza eskubideei" zor dietela obedientzia, "eta haien urraketari desobedientzia". "Mugak milaka pertsonarentzako atxiloketa, deshumanizazio eta heriotza-eremu bihurtu dituztenei desobedientzia. Europako gobernuei desobedientzia". Argitu dute herri mugimenduetan dabiltzan hainbat lagunek finantzatutako eta irabazi asmorik gabeko ekintza egin dutela.

Hibai Arbide kazetariak twitter bidez zabaldu duenez, Huarte eta Zuloagak zeramatzaten zortzi pertsonetako batek esan du polizia behin eta berriro saiatu dela trafikatzaileak direla esan dezaten.

"Gobernuek izua legeztatzen duten artean, herritarrek, bihotz oneko pertsonek, desobeditzeko eskubidea dugu, pertsona errefuxiatuak ekartzen jarraitzeko eskubidea dugu, Euskal Herria harrera-lurralde bihurtzeko eskubidea dugu", gaineratu dute atxilotutako bi ekintzaileek.

Igoumenitsa portuko atxiloketa-gunean zeudela grabatu ditu Zuluaga eta Uharte Hibai Arbide kazetariak eta Twitter bidez zabaldu ditu.

 

Hainbat mobilizazio egingo dira ostegun eta ostiralean. Zeanurin, Mikel Zuloagaren herrian, kontzentrazioa egingo dute ostegunean 19:00etan. Ordu erdi geroago Zumaian elkartzeko deia luzatu dute. Ostiralean beste aukera bat izango da atxiloketak salatzeko: Bilboko Arriaga plazan arratseko 6etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude