Beste "motxiladun haur" bat jaio da espetxean

  • Irati Etxebarria Zapirain jaio da Aranjuezeko kartzelan. Guraso biak preso ditu haur jaio-berriak eta momentuz amarekin dago etxetik 500 kilometrotara, Sare ekimenak jakitera eman duenez.

Axier Lopez @axierL
2018ko martxoaren 28a

Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirain euskal presoen umea jaio zen Madrilgo ospitalean. Guraso biak izanik, espetxean bizi beharko da hiru urte bete artean. Eta ondoren, legeak behartuta, gurasoak utzi eta espetxetik kanpo beste senideren batekin bizi beharko du. Une honetan, Aranjuezeko espetxean dago amarekin. Aita espetxe bereko beste modulu batean dago. Astean bi aldiz dute hirurek elkar ikusteko aukera, 40 minutuz aldi bakoitzean. Sarek salatu du Aranjuezeko amen moduluan dagoen euskal preso bakarra dela Beatriz Etxeberria, Espainiako Estatuan ama diren gainerako euskal preso guztiak Valentziako Picassenteko kartzelan baitaude. Etxetik ehunka kilometrotara egoteaz gain, isolatuta egotea dakarrela azpimarratu dute.

Ilargi, Xua, Haitz eta Izar

Lau dira une honetan espetxean dauden euskal presoen haurrak (Irati Etxeberriaz gain, Xua, eta Haitz). Eta horri gehitu beharko litzaieke sona handia izan duen Sara Majarenasen alaba Izarren kasua ere, "oraindik ere amarekin askatasunean bizitzeko ezintasuna baitu" gogorarazten du Sarek.. Haurrek sufritu behar duten egoera honen errudun salbuespen legeria jotzen du Sarek: "Espainiako legedia ankerra bada, are ankerragoa da haurrekin, hauei bete-betean eragiten die-eta".

Egoera aldatzeko, beste edozein presori eskaintzen zaizkion kartzela onurak lehenbailehen aplikatzen hastea aldarrikatu du ekimenak,  ume guztiek euren gurasoen ondoan eta aske hazteko eskubidea aldarrikatzearekin batera. Neurri batzuk aipatu dituzte: zigorraren laurdena beteta dutenek egun batzuk etxera joateko baimena, baldintza egokiak betetzen dituzten presoei 3. graduaz gozatzeko -askatasun mugatuan bizitzeko- aukera ematea eta, azkenik, zigorraren 3/4ak beteak dituzten guraso presoak aske gelditzea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Haurren eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-06 | ARGIA
25 haur palestinar hil ditu Israelgo armadak urte hasieratik

Astelehenean eman du jakitera datua CDIP (Haur Palestinarren Nazioarteko Defentsa) GKEak.


2018-06-27 | Axier Lopez
350 ume palestinar gatibu dira Israelgo espetxeetan

2000tik hona, Palestinako 12.000 haur baino gehiago atxilotu dituzte. Israelek haurrei egotzitako deliturik ohikoena harriak jaurtitzea da eta, Israelgo lege militarraren arabera, delitu horren zigorra 20 urtera arteko espetxealdia da.


2018-06-25 | ARGIA
Haurren kontrako sexu erasoen zigorgabetasuna salatu dute igandean Algortan

‘Haurren kontrako indarkeriarik ez!’ plataformak deituta, ekimenak 100 eragile sozial baino gehiagoren eta ehunka herritarren babesa izan du.


"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean ezin dugu beste alde batera begiratzen jarraitu"

Euskal Herri osoko eragileek plataforma osatu dute, umeen kontrako sexu-indarkeria salatzeko. Domeka honetan, ekainaren 24an, manifestazioa egingo dute, Algortan. Telletxe plazatik aterako da mobilizazioa, 13:00etan.


Bost haurretatik bat, sexu-indarkeriaren biktima

Haurren kontrako indarkeriaren gotorlekua familia nuklearra dela, gaiaren inguruan isiltasuna eta beldurra direla nagusi, haurrari ez zaiola sinesten, epaitegietara iristea lortzen duten kasu gehienak artxibatzen direla… eta hori guztia gizarteratzea premiazkoa dela dio “Haurren kontrako indarkeriarik ez!” plataformak. Eman duten datua beldurgarria da: salaketak aintzat harturik, 13 urtetik beherako lau nesketatik batek eta zazpi mutiletatik batek sexu-abusuak jasan ditu... [+]


Tamimitarrak
Abizenak dakarren ardura

Nabi Saleh herriko sarreran bada iragarki-taula handi bat. ‘There is a real Wonder Woman’ dioen pankarta paratu dute bertan alderik alde. Jim Fitzpatrick artista irlandarrak, Che Guevararen grabatu ezagunena marraztu zuen berberak, Ahed Tamimi 17 urteko neska palestinarraren omenez egindako irudia erabili dute.


2018-03-09 | Axier Lopez
Ahed Tamimik ez du epaiketa justurik izango

2017ko abenduaren 20an, Israelgo okupazio indarrak Zisjordaniako Nabi Saleh herriko etxe batera sartu ziren eta 16 urteko palestinar bat atxilo eraman zuten. Gazte hori Ahel Tamimi da eta palestinarren askatasunaren aldeko borrokaren ikono bihurtu da. Igandean –martxoak 11– epaituko du Israelgo epaitegi militar batek. 10 urteko espetxe zigorra jaso lezake.


2018-01-10 | Rita Naveira
Motxilaren umea
MULTIMEDIA - film laburra

Hilabetero Euskal Herriko ehunka haurrek milaka kilometro egin behar dituzte gurasoak bisitatzeko. Film hau haien omenez eginda dago.

Aktoreak: Maider Latatu, Itziar Ituño, Jose Angel Aramendi, Borja Ruiz


2017-11-21 | Jon Torner Zabala
Haurren kontrako sexu indarkeriaz jardunaldiak Leioako campusean

Hainbat datu gordin eman du EHUk, jardunaldiak testuinguruan kokatze aldera: lau neskatotik batek eta zazpi mutikotik batek sexu indarkeria jasan dute 13 urte bete aurretik. Kasuen %90etan, haurraren familia edo inguru hurbilekoa da erasotzailea


Bilboko jolas-parkea gudu-zelai bihurtua, iaz 15.500 ume gatazka armatuen biktima izan zirela salatzeko

15.500 haur hil, mutilatu edo soldadu egitera behartu zituzten iaz, gatazka armatuetan. Gerretara armak saltzen dituzten herrialdeak salatu eta salerosketa hori amaitu dezatela eskatzeko, Bilboko jolas-parke bat gudu-zelaia bailitzan irudikatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude