Bertan behera geratu da Argentina eta Israelen arteko futbol partida

  • Larunbatean zen jokatzeko partida baina AFAk asteartean argitaratutako idatzian segurtasun arazoengatik ez zirela joango iragarri zuen.


2018ko ekainaren 08an - 10:47
Jerusalemeko Teddy Kollek estadioa. Argazkia: Little savage.

Partida Haifan jokatzekoa zen hasiera batean eta argentinarrek jolasteko intentzio oso zuten baina Israelgo Kultura eta Kiroletako ministroak partida Jerusalemera aldatu zuen eta orduan hasi ziren arazoak.

Palestinako futbol federazioak ez zion arazorik jartzen Haifen partida jokatzeari baina Jerusalemera aldatzean kexatu egin ziren eta adierazi zuen Israel Messi eta beste izarrak “tresna politiko” bezala erabiltzen ari zirela. Israelek okupatutako eremuan jokatuko zela  gehitu zuen eta horrek “ nazioarteko legedia eta giza eskubideak” urratzen dituztela uste dute. Gainera, estadioa Nakban, arabiar eta israeldarren artekon gudaren ondoriozko palestinar exodoan, txikitutako 500 herrietako batean dago.

Argentinak, Uruguay eta Paraguayrekin batera, 2030eko Mundu Txapelketa antolatu nahi du. Palestinarrek hau jakinda mehatxua egin zieten boikot kanpaina bat egingo zutela herrialde arabiarretan hiru herrialde hauei ez egokitzeko 2030eko Munduko Txapelketaren antolakuntza.

Bartzelonan oihartzuna izan du albisteak han baitzegoen Argentinako futbol selekzioa Munduko Txapelketa prestatzen. Campanya Boicot, Desinversions i Sancionsek elkarretaratzea egin zuen Argentinaren entrenamendu zelaian Argentinako kamisetek odola izango balute bezala irudikatuz. Gainera, partida jokatzeko hiru milioi dólar ordaindu du Israelek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eurovisioni boikota egiteko deiak indar hartu du, Israelen genozidioa zuritzea egotzita

Maiatzaren 11n ospatuko da Suedian Eurovision jaialdia eta Israelen parte hartzeak kritika ugari sortu ditu. Europako milaka artista eta ehunka antolakundek jaialdiari boikota egiteko deia egin dute. Aurten Malmö hirian izango da ekitaldia eta aurreko egunetan, milaka... [+]


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek

Erandioko Carrefour katearen merkatalgunean protesta egin zuen barikuan Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeak, "Gazako sarraskian duen konplizitatea salatzeko". Ekintza horren bitartez, bezeroak informatu, kontzientziatu eta "Israelen kolaboratzailea" den... [+]


Turkiak harreman oro eten du Israelekin eta genoziodioagatik salatuko du Nazioarteko Auzitegian

Turkiak jakinarazi du Israelekin zituen merkataritza harreman guztiak eten dituela eta Nazioarteko Justizia Auzitegian Israelen aurkako genozidio salaketarekin bat egitea eskatuko duela.


Eguneraketa berriak daude