Berangon eraiki gura duten merkatalgunearen kontrako sinadurak biltzen dabiltza

  • Berangoko Udalak iaz jakinarazi zuen Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda Landaida Goikoa sektorean ezartzeko baimena emana zuela.

Hiruka .eus
2016ko irailaren 14a
Landaida Goikoa ingurua (argazkia: Hiruka).

Jakinarazitakoaren arabera, lehenengoa 2017rako finkatuko da, 1.500 metro koadro hartuko ditu eta 40 lanpostu sortuko ditu. Horren aurrean, Berangon Megapark Ez! izeneko taldeak "merkatalgune erraldoi" horren kontrako sinadura bilketa abiatu du Change.org plataforman. Daborduko 1.200 atxikitze lortu dituzte.

Berangon Megapark Ez! plataformaren oharra

"Berangoko Udalak merkatalgune erraldoi bat eraikitzeko asmoa du gaur egungo Eroski dagoen lekuan. Momentuz Mercadona eta Decathlon eraikiko dituzte, baina askoz gehiago izan daitezke. Lanpostuak sortuko dituztela esaten dute, baina ez dute esaten zenbat lanpostu desagertuko diren (Uribe Kostako komertzio txikiei kalte izugarria eragingo diolako) eta sortuko den enplegua oso prekarioa izango delako. Proiektu honekin batera Berangoko Udalak 2.300 etxebizitza eraikiko ditu, Berangoko landa-gune guztiak txikituz. Megapark honen eraikuntza PNVk Uribe Kostan bultzatu duen 'lo egiteko herrien eredua' jarraitzen du: kotxearen erabilera, luxuzko etxebizitzak, nortasunik gabeko herriak... Abadiñon gelditzea lortu dute".

Landaida Goikoako merkatal-gunea

Landaida Goikoa 84.000 metro koadroko azaleran garatuko da. Horietako 24.500 metro koadro berdeguneetarako eta aparkalekuetarako bideratuko dituzte; eta beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da.  

Aipatu lursailak kokapen estrategikoa du, egungo industrialdeetarako sarbide zuzena hobetuko baitu, erdigunetik igaro barik. Sektore berriak Arene eta Arebeta lotuko ditu. Honenbestez, hiru zonaldeak batzen dituen lokarria izango da. Arebetaren kasuan, honek Eroski industria-gune berriaren parte izatea ahalbidetuko du.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Berango  |  Enplegua  |  Prekarietatea  |  Hirigintza  |  Merkataritza

Berango kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-25 | Unai Brea
Herri bazkari sinbolikoa Berangoko Burger King-en, "lan prekarioan egositako zabor janaria"-ren aurka

Tosu Betirako asanbladak deituta, hogei bat lagunek herri bazkaria antolatu dute Berangon eraiki berri den Burger King-ean. Bertako mahai eta aulkiak erabili dituzte bertoko produktuekin egindako bazkaria jateko, han zeuden bezeroei “Big PNV menua”-ren aurkako idatzi bat ematen zieten bitartean. Tosun aparkalekua eraikitzeko asmoarekin eta Berangon merkataritza gune erraldoia egin izanarekin desadostasuna agertu dute horrela.


Eguneraketa berriak daude