Azpeitiko Udalak ez du nahi Pasaiako segadaren auzia artxibatzerik

  • Azpeitiko Udalak azaldu du babes helegitea jarri duela Espainiako Konstituzio Auzitegian Pasaiako segadaren auzia artxiba ez dezaten. Poliziak Pasaiako badian egindako segadan Dionisio Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak hil zituen Komando Antikapitalistetako beste bi kiderekin batera orain dela 33 urte, 1984ko martxoaren 22an.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 15a
Pello Aizpuru, Eneko Etxeberria, Miguel Castells eta Arantxa Isart prentsaurrekoan.

Hildakoen senideekin egindako prentsaurrekoan, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak gogoratu du duela hamasei urte Udalak “aho batez” onartu zuela herri akusazio gisa aurkeztea. Orain arte Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak eraman du auzia, baina lau aldiz artxibatu du, azkena 2016ko azaroan.

Etxeberriak adierazi du ez daudela konforme erabakiarekin, eta orain arteko bide judiziala “txarra, makala eta broma bat” izan dela. “Egia jakitea dagoen eskubiderik oinarrizkoenetariko bat da. Hori jakinda bakarrik egin baitaiteke justizia eta konponketa", azpimarratu du.

Miguel Castells, kasuaren abokatuak esan du auziak ez duela bide gehiago Lurralde Auzitegian, eta horregatik jotzen dutela Konstituzio Auzitegira. Etxeberria eta Castellsek esan dute eskubide hori betearazteko bide judiziala agortu nahi dutela, eta epaitegi horrek helegitea onartzen ez badu, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko aukera aztertzen ari direla.

Bide judizialak ez badu funtzionatzen ikertzen jarraituko dutela azpimarratu dute, eta Gasteizen martxoaren 3ko gertaerekin eraiki duten kontaketa jarri dute eredu: "Justiziak ez badu horretarako biderik egiten adituekin, ikerketekin... behar den guztiarekin osatuko dugu Pasaian gertatutakoaren kontakizuna".

 

Kanal hauetan artxibatua: Guda zikina  |  Azpeitia  |  Pasaia

Guda zikina kanaletik interesatuko zaizu...
Pasaiako segadaren auzia Estrasburgora eramango dute senideek

1984ko martxoaren 22an hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideak Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko dute, Pasaiako segadaren auzia behingoz argitzeko.


Felipe Gonzalez, ongiaz eta gaizkiaz haraindi

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da.


2017-12-28 | Anboto
Urigoitiaren kasua ireki daitekeen aztertuko du I˝igo Iruin abokatuak

Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat aurkeztuko die, udalak baloratu dezan


2017-11-20 | Miren Osa Galdona
Rafael Lopez de Oca˝a: "Damu naiz Santi Brouard hil izanaz"

1984ko azaroaren 20an hil zuen Rafael Lopez de Ocaña GALeko kideak Santi Brouard Herri Batasuneko parlamentaria. El diario hedabideak elkarrizketatu egin du eta, besteak beste, egindakoaz damutzen dela baina barkamenik ez duela eskatuko esan du: “Barkamena eskatzea errespetu falta bat litzateke. Nik neuk ez nuke barkatuko eta ulertzen dut niri ere ez barkatzea. Norbait hiltzen duzunean ez dago balio ahal duen barkamenik”.


2017-10-25 | Ahotsa.info
Estreinatu dute "Pasaiako Badia" dokumentala

Iruñean estreinatu dute Pasaiako Badiako sarraskiaren inguruko dokumentala, arrakasta haundiz eta oso kritika onarekin. 1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak.


2017-10-12 | ARGIA
Ane Muguruza: "Espainiako Estatua atzeraka ari da, gure senideen heriotza justifikatuz"

Eusko Legebiltzarreko Oroimen eta Bizikidetza lantaldean hitz egin du Josu Muruguza gerra zikinak hildakoaren alabak. ETAren eta poliziaren biktima banaren testigantza ere jaso dute. 


2017-04-19 | ARGIA
Eustakio Mendizabal "Txikia", abertzale belaunaldi baten mitoa

Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik ezagunena, garai hartako karismatikoena agian, apirilaren 19 hartan, Getxoko kaleetan. Hogeita bederatzi urte zituen eta lau urte t'erdiko lan klandestinoz euskaldun gazte belaunaldi oso baten erreferentzi puntu izatera... [+]


2017-03-23 | Uztarria
Pasaiako segadan hildakoak gogoan izan dituzte Azpeitian

Asteazkenean 33 urte bete dira Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu hil zituela Espainiako Poliziak.


Guardia Zibilak ETAko kide bat garondoan tirokatuta hil izana ezkutatzen saiatu zen Gonzalezen Gobernua

Javier Solanak onartu du Felipe Gonzalezen Gobernuko bozeramaile zenean El País egunkariari eskatu ziola Guardia Zibilak eginiko hilketa baten xehetasunak ez argitaratzeko. Poliziek lepoaren atzealdean tiro eginda ETAko kide bat hil zuten.


Dena prest "Naparraren" gorpuzkien bilaketa hasteko

Dena prest dago Mont de Marsan inguruak miatzeko Jose Miguel Etxeberria “Naparraren” gorpuzkien bila. Paueko jendarmeriaren desagerpenen unitatea arduratuko da bilaketaz Garak jakinarazi duenez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude