Piztu Ezazu Argia 970x90

Larunbatean eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa egingo da Baionan

2011-06-22
alde 0    kontra 0
Martin atxilotzen saiatu diren unea

14:45etan euroaginduaren aurkako taldeak agerraldia egin du Baionan eta larunbaterako manifestazio deialdia zabaldu. Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa Baionako Euskaldunen Plazatik abiatuko da 17:00etan. Agerraldian alderdi eta eragileak bildu dira eta Franziako Estatuaren jarrera salatzearekin batera, herritarrena txalotu dute.

Atzo Aurore Martin Batasunako militantearen atxiloketa eragotzi zuten atzo Baionan bildutako hamarnaka herritarrek. Poliziak Martin atxilotu zuen 15:00ak inguruan bere ahizparen Baiona Ttipiko etxean, baina kalera ateratzeko eskaileretan bildutako pertsonek atxiloketa oztopatu zuten, eta Batasunako militantea babestu zuten Baionako St. Andre plazara arte.

Han, hedabideen aurrean, "herri harresiaren beharraren mezua gaur egun konkretuki zer den agertu" dela adierazi zuen Martinek, iragan larunbatean Miarritzen bizitza publikora itzuli zenean egindako deiari erreferentzia eginez. Herritarrek Martini emandako babesak atzo bere atxiloketa eragotzi bazuen ere, Frantziako Barne Ministroa den Claude Gueantek adierazi duenez "euroagindua gauzatuko da, Frantziako poliziaren eginbeharra delako".

Atzoko gertakarien kronologia:

[Asteartea 21, 17:50] Frantziako Barne ministroak, Claude Gueantek Montpellierren adierazi du bete egingo dutela Martinen aurkako euro agindu eskaera.

[Asteartea 21, 17:40] Poliziako kide batek AFP agentziari aitortu dio ezin izan dutela Batasunako kidea atxilotu eta joan egin direla istiluak ez sortzeagatik.

[Asteartea 21, 17:30] Polizia plazaren inguruetatik joan da.

[Asteartea 21, 16:45] Nazioarteko prentsa aferaz oihartzun izaten hasi da. Liberation, Le Figaro, Le Monde eta Le Nouvel Observateur Pirineoen alde batean, El Mundo bestean.

[Asteartea 21, 16:00 ] Garak dioenez, Baionako "suminduak" ere Martin babestera joan dira.

[Asteartea 21, 15:50] Prentsaurrekoa prestatzen ari dira. 200 pertsona inguru daude plazan, Aurore Martin babesten. Jendea plazara hurbiltzen ari da. Polizia plaza inguratzen hasi da. Sare sozialetan #AuroreMartin etiketarekin babes mezuak zabaltzen ari dira.

[Asteartea 21, 15:20] 200 pertsonak babestuta Baionako St. Andre plazan dago. 15:00 inguruan Frantziako Polizia bere ahizparen etxera joan da hau atxilotzera, Baionan Kazeta.infok dioenez.. Sare sozialen bidez,herritarrei bertara hurbiltzeko deia zabaltzen ari da. Urruñako hautetsiak berarekin daude. Berak ondoren adierazi duenez, beso eta hanketatik eutsita saiatu dira atxilotzen –"pakete bat bezala", bere hitzetan–, baina azkenean, jendea hurbildu eta eskuetatik askatzea lortu dute. Jende ugari pilatu da bere etxearen kanpoandean eta atxiloketa oztopatu dute.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2441
 
azala2440

2442 zenbakia.
2014ko abenduaren 21a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys