argia.eus
INPRIMATU
Artur Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu
  • Generalitateko presidenteak adierazi du “kontsultaren eguna eta galdera negoziatzeko prest” dagoela, Rajoyk Kataluniako independentziaren galdeketa onartzen badu. Azaroaren 9rako aurreikusita dago oraingoz kontsulta. Bloomberg webgunean egin ditu adierazpenak.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko uztailaren 16a
Mas eta Rajoy datozen egunetan bilduko direla espero da.

Bi presidenteak datozen egunetan bilduko direla espero da. Masek galdeketaren gaia ezin dela saihestu adierazi du, baina Espainiako Gobernuak kontsulta erabat ukatzen duela. Iazko abuztuan egin zuten ezkutuko bileratik, ez dira berriz bildu prozesu soberanistaz hitz egiteko.

Eskoziako erreferendumaz ere hitz egin du Masek. Irailaren 18ko galdeketan independentziak irabaztea nahi lukeela esan du. Emaitza hori Kataluniarentzat “erabilgarria” izango litzatekeela azaldu du, balizko estatu eskoziar berriak Europar Batasunean sartzeko negoziazioei bide egingo liokeelako.

Informazio gehiago:

50 intelektualek galdeketaren aurkako manifestua sinatu dute

Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute.