Arrazista zuriek beltzen eskubideen aldeko manifestazioa tirokatu dute Minneapolisen

  • Talde arrazista batek “Black Lives Matter” (Beltzen bizitzak inporta du) mugimenduko bost pertsona balaz zauritu ditu Minneapolisen (AEB). Poliziak hildako herritar beltz baten aldeko justizia eskatzen ari zirela gertatu da erasoa, La Directak jakinarazi duenez.  


2015eko azaroaren 26an - 11:31
Manifestazioan J. Clarkentzat justizia eskatzen ari ziren. (Arg: La Directa)

Gertakariak poliziaren egoitza nagusiaren aurrean jazo dira, azaroaren 24an. Hiru izan dira manifestarien aurka oldartu diren pertsonak. Argitaratutako informazioek jaso dutenez, hainbat egun zeramatzaten protestak gertutik jarraitzen, eta manifestariak bertatik kanporatzen saiatu direnean tiroz erantzun diete. Erasotzaileek ihes egitea lortu dute, eta ordu batzuen buruan horietako bi atxilotu dituzte.

Poliziak biktima “exekutatu” egin zuen

Manifestazioan J. Clarkentzat justizia eskatzen ari ziren. Buruan tiro bat emanda hil zuen poliziak 24 urteko Clark, azaroaren 15ean, paramediku bikote bati lapurreta egitea egotzita. “Black Lives Matter” mugimendua manifestazioak egiten ari da egunero, hilketa baliatuz poliziaren jokamoldea salatzeko.

Polizia autoko kameraren bideoak argitaratzeko eskatzen dute. Bertsio ofizialak gaztea agenteei oldartu zitzaiela dioen arren, hainbat lekukok ezeztatu egin dute, arrazismoa aipatuz. Hauen esanetan, tiroa “exekuzio baten gisakoa” izan zen, Clark eskuburdinak jantzita ei zegoelako. Minneapoliseko prentsak jaso duenez, gertakarian inplikaturiko bi agenteak eskubide zibilak lehenago ere urratutakoak ziren.    

“Black Lives Matter”, sare sozialetatik kalera

“Black Lives Matter” traola bezala jaio zen, 17 urteko gazte beltz baten hilketaren egilea aske gelditu zenean. Kaleko mugimendu Fergusoneko istiluetan bilakatu zen, poliziak beste hainbat herritar beltz hil eta gero. Tartean Ku Klux Klanarekin lotura zuen polizia batek eraildako Michael Brown gaztea (erailketa hau izan zen istiluak piztu zituen txinparta).

Ekainerako AEBetako poliziak 500 pertsona hilak zituen 2015ean: http://www.argia.eus/blogak/lander-arbelaitz/2015/06/15/500-lagun-hil-ditu-gutxienez-aebetako-poliziak-2015ean/


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude