Arrazakeriaren aurkako 'Antizurrumurru martxa' egingo da igandean Pasaia eta Donostia artean

  • Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 21. Horren harira, igande honetan Antizurrumurru martxa egingo da Pasaia eta Donostia artean, SOS Arrazakeriak, Medicusmundik, Caritas-ek, Berpiztuk, Emaus-ek eta beste hainbat elkartek deituta. Immigranteei buruzko aurreiritzi eta estereotipo faltsuez ohartarazi dute egitasmoaren antolatzaileek.


2012ko martxoaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Antizurrumurru martxaren aurkezpena, atzo Donostian.

Elkarte horietako kideek gizarteari eskatu diote immigranteen inguruko zurrumurruak eteteko, "arazo sozial batzuren edo guztien ardura haiengan desbideratzen dutelako, bereziki krisi garai hauetan, errudun bilakatuz".

Aurten, arrazakeriaren aurkako martxak Usandizaga institutuko diseinu ikasleen kolaborazioa izan du. Haiek diseinatu dute egitasmoaren kartela, eta flash-mob bat ere egin dute.

Etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu da Hendaian

Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen 37 urteko aljeriar bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean, Kazeta.info-k jakinarazi duenez. Cimade elkarteko kide batek lagundu zuen gizona. Etorkina psikiatriako urgentzia zerbitzuetatik atera berria zen. Baionako erietxera eraman dute. Cimade elkarteak adierazi duenez, "Guéant legeak atxikitze epeak 32 egunetatik 45etara luzatu ditu. Horrek, giltzapean diren pertsonen etsipen sentimendua areagotzen du eta sufrimenduak muturreko egoeretara eramaten ditu, beren erru bakarra paperik ez izaitea baizik ez denean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude