Arrakastatsua izan da Martxoak 3 filman parte hartzeko Gasteizen egindako kastinga

  • 1000 pertsona inguru pasa ziren igandean estra izateko kastingetik. Ekoizleek adierazi dutenez, pelikulan modu batean edo bestean parte hartzeko aukera gehiago izango dira.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 04an - 13:02
Ilarak egon ziren egun osoan zehar kastingean. (Arg.: Hala Bedi)

Martxoaren 3a gogora ekarriko duen pelikula hasiko dira grabatzen datozen hilabeteetan, baina hori baino lehen, taldea osatzeko gasteiztarren beharra zutela adierazi zuten ekoizleek. Erantzun borobila izan zuen deialdiak irailaren 3an: 1000 lagun inguru pasa ziren kastinga egiteko gunetik, memoria historikoan euren aletxoa jarri nahian.

Pelikula guztiek bezala, Victor Cabacok zuzenduko duen film honek ere estren beharra izango du. Guztira, 600 estren beharra bazuten ere, aurreikuspenak gainditu zituzten. Asanbladak, manifestazioak, lantegietako batzarrak… irudikatu nahi dituzte horrela. Urriaren 9an hasiko dira filma grabatzen eta ahalik eta errealena izateko, gertaeren leku originaletan hasiko dira lanean.

Antolatzaileek adierazi dutenez, filmean parte hartzeko aukera gehiago egongo dira eta epe motzera emango dute honen berri. Modu batean edo bestean, beraz, pelikulako parte izan ahalko dira gasteiztar gehiago.

Albistea hau Hala Bediren webgunean argitaratu da eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude