Aroztegiari buruzko herri galdeketa abiatzeko eskaera egin dute zenbait baztandar ezagunek

  • Joan den ortziralean, martxoaren 18an, zenbait baztandar Balleko Etxerat joan ziren, Batzar Nagusiari zein Baztango Udalari Aroztegiako proiektuari eta UGPSari buruzko Herri Galdeketa abiatzeko eskaera aurkezterat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 21an - 11:15
Ezkerretik eskuinera: Inazio Plaza Zugarramurdi, Mikel Altzuart Zaldain, Ixidro Herguedas Sukia, Maite Astrain Antxorena, Joseba Gaztelumendi Bikondoa, Oier Usandizaga Larrañaga, Begoña Agerrebere Elizetxe, Jose Luis Karrikaburu Karrikaburu.

Beraz, Baztanen Aroztegiari buruzko herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu dute. Gogoratu behar da apirilaren 23an manifestazioa ere deitua dagoela Elizondon.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


Eguneraketa berriak daude