Armagintza negozioaren ondorioak salatuko dituzte bizikleta martxa baten bidez

  • Euskal erakunde publikoek armagintza bultzatzeko gero eta diru gehiago bideratzea salatuko du, besteak beste, apirilaren 2an Bilbo eta Getxo lotuko dituen bizikleta martxak. Kakitzat, KEM-MOC, Askapena, Eguzki, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek antolatu dute protesta.


2016ko martxoaren 30ean - 15:13
Aurreko edizio bateko irudia (Arg.: www.antimilitaristas.org).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizikleta martxa goizeko 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurretik, eta Sener enpresak Getxon duen egoitzaren aurrean amaituko da. Precicast-en (ITP) lantegiaren aurrean ere geldituko dira, Barakaldon.

Aurreko edizioetan bezala –aurtengoa bederatzigarrena izango da–, gastu militarrerako gero eta diru gehiago bideratzeaz gain euskal armagintzak Israelgo armadarekin dituen loturak salatu nahi dituzte deitzaileek. Aurten, gainera, gerraren negozioak eragindako errefuxiatuen drama azpimarratu nahi dute.

Deitzaileek azaldu dutenez, gastu militarra 24.490 milioi eurokoa izango da 2016an Espainian; estatuak sektorearekin duen zorra, berriz, 40.000 milioikoa da. Halaber, EAEn armagintzan diharduten 100 enpresa inguru daudela zabaldu dute, urtero 800 milioi euroko kostua duten materiala saltzen dutenak, besteak beste Espainiako Defentsa Ministerioari eta mundu osoko hainbat estaturi, Israel barne.

EAEko enpresa bi Espainiako Estatuko hamar handienen artean daude: ITP eta Aernnova. Sener, berriz, bigarrena da misilen sektorean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025-01-22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025-01-22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Eguneraketa berriak daude