Argazkiak: Errekaleorreko erresistentzia

  • Ostegun goizean tentsio une handiak izan dira Errekaleor auzoan, lurrean eserita argindarraren mozketa eragotzi nahi zuten auzokideen aurka Ertzaintza oldartzen hasi zenean. Une horien lekuko izan da Kauldi Iriondo Galarraga.

ARGIA @argia  |  Kauldi Iriondo Galarraga
2017ko maiatzak 19

 

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  Gasteiz  |  Ertzaintza

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
Errekaleor, sustraitutako proiektua

“Erroak bota ditugu hemen, eta hemen geldituko gara”. Horrela erantzun zion Errekaleor Bizirik-ek Gorka Urtaran Gasteizko alkate jeltzaleari, hark iragarri eta gero Udalak haien etxeak eraisteko asmoa duela. Jendetza bildu zen ekainaren 3an, Euskal herriko auzo okupatu eta autogestionatu handienari babesa emateko egindako manifestazioan. Herri mugimenduaren adierazpide ugarik egin zuten deialdiarekin bat, eta haiek defendatutako baloreek isla izan zuten oholtza gainean.


Herri oso bat Errekaleorren alde
MULTIMEDIA - erreportajea

Milaka lagun elkartu dira Gasteizen Errekaleorren aldeko manifestazioan. Herri mugimenduko askoteriko adierazpenek argi utzi dute auzo askea eta herria bizirik daudela.


2017-06-05 | ARGIA
Bigarren egunerako 12.000 euro lortu dituzte Errekaleorreko crowdfundingean

Errekaleorreko bizilagunek iragarri dutenez, crowdfunding kanpaina bati ekin diote auzoan 550 eguzki plaka jarri ahal izateko.


2017-06-05 | Dani Blanco
Errekaleorren aldeko manifestazioa argazkitan

Errekaleorren aldeko manifestazioan 8.000 lagun inguru bildu dira Gasteizen hainbat iturriren arabera. Auzo okupatuaren aldeko mobilizazioa hamaika aldarriren topagune bilakatu da. Maiatzaren 18tik argindarrik gabe egonagatik eusteko prest agertu dira bertan bizi direnak. Argazki erreportajea segidan.


2017-06-05 | Unai Brea
"Erresistentzia gara, eta hemen loratuko gara"

Jendetza bildu da –8.000 lagun inguru, hainbat iturriren arabera– Gasteizen, Errekaleorren aldeko manifestazioan. Hiriko eta Euskal Herriko beste hainbat lekutako herri mugimenduak bat egin du Errekaleor Bizirik-en deialdiarekin, eta auzo okupatuaren aldeko mobilizazioa hamaika aldarriren topagune bilakatu da. Manifestazio osteko ekitaldian iragarri dutenez crowdfundinga jarri dute abian, Errekaleor energia berriztagarri hutsez hornitu ahal izateko. Maiatzaren 18tik argindarrik gabe... [+]


Zergatik molestatzen du Errekaleorrek?

Jipoi polizial bat medio, segurtasunaren izenean, 150 bizilagun argindarrik gabe uzteak suposatzen duen karikatura, argudioaren faltsutasunak besterik ezin du azaldu. Baratzeak egiteko, hamarna eraikin erabilgarri bota nahi eta horri ekologiko etiketa atxikitzea ber irrigarria da. Ez du merezi horretan sakontzeak, hain da agerikoa. Errekaleorreko argi mozketaz mintzatzean hor geratzen denak ez dio benetako eztabaidari heldu nahi, arrazoiak arrazoi.

Bat: 230.000 etxebizitza huts dituen Hego... [+]


Bazen behin, bada gaur

Bazen behin auzo txiki bat, hiri txiki baten eta erreka lehor baten magalean bizi zena. Aspaldidanik, dirugileak izeneko talde batek agintzen zuen munduan. Dirugileek pertsonen lana behar zuten dirua egiteko, eta horrela sortu zen auzoa, hiriko lantegietara etorritako familiekin. Produktuak ekoiztearen truke langileei soldata ematen zitzaien, eta soldata hori atzera eurek egindako produktuak erosteko erabiltzen zuten, benetan ekoizteak balio zuena baino dezente garestiago. Hori zen dirugileek... [+]


2017-06-02 | Hala Bedi
Gasteizko gune okupatuak argitu dituzte Errekaleorren alde

Gasteizko 9 puntu okupatu piztu dituzte Errekaleorri babesa adierazteko eta larunbateko mobilizazioan parte hartzeko deia eginez.


Errekaleorreko ametsa

Begi bat zabaldu eta ordulariari begiratzen diot. Zirrikitu zena bere osotasunean zabaldu eta salto batez aterarazten nau ohetik. Iratzargailua itzalia dago. Kaka-zaharra, argia joan ote da? Bost axola, mugikorrak dio berandu noala lanera. Ahalik eta azkarren jantziz eta esku tartean fruta pieza bat hartuta, ziztu bizian ateratzen naiz kalera. Etxeko portala azkar asko itxi eta kotxea aldapa behera bideratzean... bat-batean frenatzen dut! Zurbil geratzen naiz. Badirudi terrorismoaren kontrako... [+]


2017-06-02 | Arabako Alea
"Baldintza juridikoen bila ari dira, auzoa eraitsi ahal izateko"

Udalak auzoa eraisteko prozesua hasita badu ere, euren proiektua Errekaleor dela, eta defendatuko dutela adierazi dute Errekaleor Bizirikeko kide Karla Berrojalbizek eta Iñaki Lopez de Forondak Alea FM irratsaioan.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude