Alvaro Nadal (PP): "Ez da AHT, aireportu edo portu gehiago behar"

  • Hauteskundeei begira zintak moztea errentagarria dela, baina "Espainian dagoeneko ez da behar abiadura handiko trenbide gehiago, ez aireportu edo portu gehiago”, dio Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko ordezkariak.


2015eko urriaren 21an - 11:05
Espainiako Estatuan AHT gehiago ez dela behar dio Espainiako Gobernuko ordezkari batek.

Nadal Espainiako Gobernuko lehendakariaren Ekonomia Bulegoko zuzendaria da eta asteartean Madrilgo Bide Ingeniarien Eskolan emandako hitzaldi batean adierazitakoa da aipatutakoa. Nadalen esanetan, jadanik abian diren lanak amaitzen eta dauden azpiegituren mantenu lanetan jarriko du bere indarra Espainiako Gobernuak.

Espainiako eraikuntza handien patronala biltzen duen Seopan elkarteak azpiegitura handiak egiteko 66.000 milioi euroko plana aurkeztu zuen martxoan. Honen bidez milioi bat lanpostu sortuko ei lirateke eta berau ekimen pribatua eta publikoaren artean finantzatuko litzateke. Kexu da Seopan, bere hitzetan Espainiako gobernuak 2010etik azpiegituren aurrekontuak %40an jaitsi dituelako eta 2016ko aurrekontuetan ere %2,7ko jaitsiera dagoelako azpiegituren esparruan.

Espainiak, ordea, eskarmentu handia du azpiegitura handiek ekarritako galera erraldoiekin eta diru gutxiago ari da bideratzen hauetara. Nadalen esanetan, adibidez, AHTren “kostua oso handia da” eta bere buruari galdetu zion ea zenbat denbora beharko den hau finantzatzeko, “hori ez delako 20 urtetan egiten”.

Fedea eta Kanariar Irletako Unibertsitateko aurtengo ikerketa baten arabera, mende erdi beharko litzateke AHTn egindako gastuak amortizatzeko, besteak beste, bidaiaren egungo eskaria aurreikusitakoaren erdira ere iristen ez delako. Horrez gain, Espainiako Kontuen Ganberaren datuak argiak dira: oraindik 28.000 milioi euro inbertitu behar dira aurreikusitako AHT sarea amaitzeko, eta horrek ekarriko duen zorpetzeak Adif beraren bideragarritasuna zalantzan jarriko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude