Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

  • Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.

Pozten gara ere Udalak hiriko beste gune batzuetan gazteentzako alokairuzko apartamentuak egitea erabaki duelako, besteak beste Altzan, Eraikuntza Eskola izandakoan, prentsaren arabera. Izan ere, denbora luze erantzunik gabe dirauen eskaera da.

Baina, Altzako lurretan egin nahi den eraikuntza jardun horren aurrean zenbait baldintza bete beharko lituzkeela ohartarazi beharko genuke. Hala nola:

- Orekatua eta neurrikoa izan behar du. Ezin da berriro gertatu hiriko beharrak Altzako lurretan pilatzea, aurreko hamarkadetan zorigaiztoko hirigintzaren eskutik egin zena. Iragana ezagututa, beldurra ematen du Udalak egindako adierazpenak, egungo bost eraikin eraitsi eta etxebizitza blokeak eraikiko direla esaten duenean. Berriro ere, 60 - 80. hamarkadetan bezala, Altzak dena aguantatzen duela eta, pairatu beharko dugu ?

- Eraikuntza Eskola izandako lursailaren inguruak etxebizitza dentsitate ikaragarria du, duen orografia kontuan izanik, erabat jasanezina. Ondorioz, etxebizitza berri horien proiektua onartezina izango da, baldin eta ekipamendu publiko eta dotazio berriak tartekatzeko helburu izango duen hirigintzako egitasmoaren eskutik ez bada. Azken batean, aukeratutako lursaila gune horretan herritarren ingurua hobetzeko aukera bakarrenetakoa da.

- Erabilera berriak legeztatzeko Plan Orokorraren aldaketa iragartzen den honetan, gogora ekarri behar dugu urteak daramatzagula Altzako egoera urbanistikoa eraldatuko duen Plan Orokorraren berrikuspen sakon bat eskatzen. Eremu libreak eta parkeak, umeen jokoak, kirol eremuak, mota guztietako ekipamendu publikoak osatzeko beharra dago herritarrak pairatzen duten defizitak eta hiriko beste auzoekiko dizkriminazioa gainditzeko. Adibide bat besterik ez jartzearren, hor dugu kiroldegiko errealitatea, bi edukitzeko bezainbeste biztanleria izanik bi urte daramagu batere gabe.

- Aukera baliatuko dugu Udalari konbite bat luzatzeko: ireki dezala parte-hartze prozesu bat, elkarrekin iraganeko akatsak zuzendu eta Auditz-Akularren Altzatarren aisialdi parkearen errebindikazioa, 18 uste luzez egindakoa, egia bihurtzeko asmoz.

Altzan, 2018ko ekainean.

AltzaXXI HERRI EKIMENA, HERRIPE eta GURE BIDEA Elkarteak
Agustín Rodríguez Apaolaza

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Eguneraketa berriak daude