"Altsasukoak Aske" kamiseta zeramaten hiru gazte identifikatu dituzte Iruñean

  • Espainiako Polizia Nazionalak hiru gazte altsasuar identifikatu zituen atzo, 8:30ean. Hirurek ere Altsasukoak aske zioen kamixeta zeramaten. Hain zuzen ere identifikazioaren arrazoia hori izan zela nabarmendu zuten atzo arratsaldean egindako kontzentrazioan. 600 euroko isuna jartzeko mehatxua ere jaso zuten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 10an - 12:15
Gertaerak salatzeko Altsasun egin duten bilkura. (Arg.: Guaixe)

Gertaera salatzeko kontzentrazioa egin zuten 200 bat pertsonak. Jazotakoa ez zituela harritzen esan zuten, “sanferminetan gazte askoren egunerokoa baita”. Esan zutenez, “oso haserre gaude, ez gara burugabeak, argi dugu zergatik salatzen dugun herrian sufritzen dugun errepresioa”. Gaineratu zutenez, “ez gara geldituko gure lagun eta kideak espetxetik atera arte. Ziur gaude errepresioarekin ez badugu bukatzen, lastailaren 15ean gertatutakoa errepika daitekeela eta iraganetik zerbait ikasi baldin badugu, horrelakoak errepikatzen direla da. Errepresioaren jo-puntu nagusia gazteak gara eta horren aurrean gure hitza plazaratzea premiazkoa da”. Errepresioaren aurrean “gazte antolakuntza” aldarrikatu zuten.

Identifikazioak izan zirela baieztatu zuen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, baina gazteei isuna jartzekotan “poliziei errespetu faltagatik” izanen dela eta ez kamixetengatik gaineratu zuen.

Argazkia: Ahotsa.info

Albiste hau Guaixe-k argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasu
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude