AHTaren aurka eta tren sozialaren alde atera dira kalera Tafallan

  • Herritar guztientzat izango litzatekeen garraio jasangarri, herritar eta demokratiko baten alde atera dira herritarrak kalera Tafallan, joan den larunbatean. “Ezin dugu trena galdu” lelopean, AHTk Nafarroako trenbide saretik kanpo utziko lituzkeela ohartarazi du Tren-Erdi Aldea Trenaren Aldeko plataformako bozeramaileak. 

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko urriaren 09a
\"Ezin dugu trena galdu\" lelopean egin zuten manifestazioa. (Argazkia: www.ekinklik.org)

Orain dela lau urte sortu zen Tafallako tren geltokia defendatzeko taldea. AHT proiektuak, isolatuta utziko lituzke Nafarroa erdiguneko herritarrak. Tafallako herritarrez gain, inguruko 27 udalerrik sostengua adierazi diote elkarretaratzeari, eta Nafarroak herriarentzat eraikitako tren bat behar duela adierazi dute, ez AHT. Tafallako estazioa bideragarria dela sinetsita, hobekuntza eta mantentze lanak egitea eskatzen dute.

ELA, LAB, STEILAS, ESK, CGT, EHNE Nafarroa eta Hiru sindikatuek ere bat egin dute manifestazioarekin, eta AHTaren proiektua albo batera utzi eta Nafarroak behar duen trenbide sareaz eztabaidatzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.  Sustrai Erakuntza erakundeak ere parte hartu zuen mobilizazioan.  

Kanal hauetan artxibatua: AHT gelditu! elkarlana  |  Tafalla

AHT gelditu! elkarlana kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-13 | Arabako Alea
AHTaren aurkako plataforma sortu dute Lautadan

Informazio-bilerak deitu dituzte astearte eta ostegunerako.


2017-10-31 | ARGIA
AHT gelditzeko eskatu diote Bilbon I˝igo de la Serna ministroari

AHT Gelditu elkarlanak deiturik, herritar multzo batek tren lasterraren obrak gelditzeko eskatu dio Iñigo de la Serna Espainiako ministroari Bilbon. Ministroak parte hartu behar zuen Correo hedabide korporazioak eta BBVA bankuak antolatutako forum batean.


2017-07-16 | AHT Gelditu
Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa
Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika

Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.


2017-07-15 | AHT Gelditu
Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa
Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika

Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean.


2017-05-02 | Mattin Hiriberri
AHTa Espainiako Estatuan: 25 urteko arpilatzea

92ko apirilean gaude. Beste espoliazio bat ekarri zuen Expo’92-aren hasierarekin batera Espainiako Estatuan AHTaren lehen linea inauguratu zen, Madril eta Sevilla artekoa, mundua liluratzeko asmo hutsarekin.


2015-12-22 | Unai Brea
EAEko aurrekontuetako 350 milioi euro AHTra bideratzea salatuko dute Donostian

AHT Gelditu! plataformak elkarretaratzera deitu du abenduaren 23an, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen Andia kaleko egoitzaren aurrean, 2016ko EAEko aurrekontuetan Euskal Y-aren obretarako aurreikusitako dirutzagatik (350 milioi euro) protesta egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo dute.


AHTra bideratuko du Eusko Jaurlaritzak Ingurumeneko aurrekontuaren erdia baino gehiago

Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzarako sailak 2016rako aurkeztu duen aurrekontua 671,4 milioikoa izango da. Iaz baino 1,2 milioi gehiago. Ana Oregi sailburuak legebiltzar-batzordean aurkeztutako aurrekontuen %85 azpiegitura ugaritara bideratuko da. Zatirik handiena, 350 milioi euro, AHTk jasoko du.


2015-09-21 | Unai Brea
AHT: proiektua aurrera doa bideragarritasunaz zalantzak ugaritu arren

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua eta Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran, Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateak, Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrekin bilduko dira asteartean Madrilen, AHT egitasmoaz hitz egiteko. Zehazki, trenbideak EAEko hiru hiriburuetara zer nolako sarbidea izango duen aztertuko dute.

 


2015-06-19 | Unai Brea
Nafarroako AHT proiektuaren aurkako salaketa aurkeztu dute Europako Batzordean

Sustrai Erakuntza Fundazioak Espainiako eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa aurkeztu du Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzan, AHT proiektua dela eta. Europako Berdeen taldeko Jordi Sebastià (Compromís) legebiltzarkideak egin ditu salaketa aurkezteko bitartekari lanak. Esan duenez, “Nafarroako AHT proiektuak gutxienez bost europar zuzentarau eta nazioarteko hitzarmen bat urratzen ditu”.


2015-06-10 | Unai Brea
AHTren alferreko xahuketaren aurka manifestazio nazionala larunbatean Donostian

Herri mugimenduko talde ugarik, hala nola hainbat sindikatu, talde politiko eta norbanakok, bat egin dute AHT gelditu! elkarlanak ekainaren 13rako deitutako manifestazio nazionalarekin. Alderdi Ederren da hitzordua, 17:30ean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude