500.000 liburuxka, euskal presoen sakabanaketa munduari ezagutarazteko

  • Sarek Dispertsioaren liburuxka aurkeztu du larunbatean, Gasteizko Artium museoan.


2014ko azaroaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larunbatean banatu zituzten lehenengo liburuxkak Artiumera gerturatu ziren gonbidatuen artean. (Arg: Sare)

500.000 ale zabaltzeko asmoa dute, “munduan zehar bidaiatu dezan, mundu osoak ezagutu dezan dispertsioa zer den eta zergatik amaitu behar dugun harekin”. Aurkezpeneko bideoa ikusgai dago Sareren webgunean.

Dispertsioa jasaten duten familien errealitatea biltzeaz gain, Euskal Herriko eta atzerriko artista eta adituen ekarpenak daude liburuxkan, Igor Elortza edo Xavi Sarriàrenak tartean.

Lau hizkuntzatan irakurri daiteke: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. QR kodeak izango ditu, eta paperean egon arren, informazio birtualarekin lotura estua izango du.

Larunbatean banatu zituzten lehenengo liburuxkak gonbidatuen artean. Ale bakoitzak sarekide bilakatzeko fitxa bat izango du barruan nahi dutenentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude