47 urteko langile batek besoa galdu du Abadiñoko fundizio batean izandako istripuan

  • Asteartean, 02:30 inguruan gertatu da istripua. Mantenimendu lanetan zebilela, 47 urteko barakaldoztar batek lan istripua izan du eta besoa galdu du Abadiñoko Garbi Fundizioan. Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Anboto @anboto
2018ko otsailaren 21a
Garbi fundizioan bi lagunek galdu dute besoa denbora gutxian (argazkia: Anboto).

Ez da lantoki horretan horrelako zerbait gertatzen den lehenbiziko aldia. 2017ko abenduan beste langile batek ere besoa galdu zuen Abadiñoko fundizio bereko lan istripu batean. Kasu hartan, 31 urteko pertsona batek galdu zuen besoa.

Abenduko istripu horren ondoren LAB sindikatuak salatu zuen fundizioan lan eta segurtasun baldintza "guztiz prekarioak" daudela. Aurretiaz segurtasun baldintzak hobetzea exijitzen ibili direla ohartarazi zuen, eta istripuaren ostean enpresaren aurka egin zuen. "Euren betebeharra egingo balute, ziurrenik gaur ez genuke lankide bat larriki zauritua eta mutilatua izango", esan zuten.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Lan istripuak  |  LAB  |  Abadiño

Lan istripuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-14 | ARGIA
Langile bat hil da Bilboko portuan, kamioi batek zapalduta

Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.


2018-03-22 | Ahotsa.info
Azken bi lan heriotzak salatu dituzte auto karabana baten bidez

ELA, LAB, CGT, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek autoen bi karabana burutu dituzte gaur, azken bi lan istripu hilgarriak salatzeko. Autoen karabanak Lakuntzatik eta Untzuetik abiatu dira (istripu hauek geratu diren lekuak, hain justu) gaur goizez, eta aldi berean bukatu egin dira Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean, Iruñean. Bertan elkarretaratu dira dozenaka langile.


Garraiolari bat hil da Elorrion, GPSari jarraiki bidean trabatuta geratu ostean

Kamioilari bat Elorrioko Arauneta auzoan trabatuta geratu zen igandean, eta astelehenean hilik agertu da, dirudienez, bihotzekoak jota. Kamioilariak ibilgailuko kabinan pasatu du gaua, eta ondoezik sentitu da kamioia bidetik ateratzen saiatu den bitartean, Polizia Munizipalak eta Ertzaintzak lagunduta.


Lau langile hil dira egun bakarrean, eta ez da eguraldia izan

Galdakaon autobus batek eta kamioi batek elkar jo ostean bi gidariak hil ziren ostegun goizaldean. Loiun, berriz, bi langile hilda aurkitu zituzten furgoneta batean, antza berogailuak isuritako gasek intoxikatuta. Egun bakarrean lau langile hil dira Euskal Herrian eta urtea hasi zenetik zortzi, alarma guztiak pizteko moduko tasa da.


2018-01-17 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Santurtziko portuan

Azpikontratatuta lanean ari zen pertsona bat hil da Santurtziko portuan asteazken goizean, erabiltzen ari zen orga jasotzailearekin itsasora erori ondoren.


2017-10-02 | Xalba Ramirez
Basaurin hildako langilearengatik protestak deitu dituzte

Ostiralean Basaurin hildako beharginaren lan-baldintza kaxkarrak salatu dituzte sindikatuek eta mobilizazioa deitu dute astelehenerako.


2017-09-20 | Hiruka .eus
Langile bat hil da Erandioko Cables y Alambres enpresan

Behargin bat hil da asteazken goizean Altzagako Cables y Alambres Especiales SA enpresan, martitzenean izandako lan-istripu baten ondorioz.


2017-08-23 | Xalba Ramirez
41 langile hil dira aurten Euskal Herrian

Astelehenean Karrantzan kamioilari batek bizia galdu zuen lanean ari zela. Azken istripu honekin 41 dira Euskal Herrian 2017an lan istripuan hildako beharginak.


2017-08-22 | Anboto
"Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz"

Fumbarri enpresako langileek lanuztea egin dute astelehenean, joan zen ostiralean lan istripuan hildako lankidearen heriotza salatzeko. Beharginek elkarretaratzea egin dute, 12:00etan, enpresaren aurrean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude