36ko euskal selekzioaren inguruko liburua plazaratu dute Etxeberria anaiek


2006ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Ez dadila eguzkia sartu liburua kaleratu dute Elkar argitaletxearen babesean. 36ko gerran euskal futbol selekzioak Europan zehar jokatu zituen lagunarteko partiden inguruan ari da liburua, selekzioarekin jokatu zuen Kepa Areso ordiziarra protagonista nagusitzat hartuta. Xabier Etxeberriak duela hamar urte Areso ezagutu zuen eta hari entzundakoek eta bere alargunak kontatutakoek (Areso 2002an hil zen) bultzatu zituzten Etxeberria anaiak liburu hau idaztera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude