350.000 esku elkar lotuta, erabakitzeko eskubidearen alde

  • Gure Esku Dagok 100.000 pertsona behar zituen Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katea osatzeko eta, antolatzaileen arabera, azkenean 175.000 pertsona bildu dira igande honetan hiru hiriburuak aise lotuz.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 11
Argazkia: GED

Goizean goizetik hasi da mugitzen jendetza eta mila autobusetik gora abiatu dira herritar taldeak 201,9 kilometroko katera eramaten. Guztira 5.000 boluntario aritu dira antolaketa lanetan. Eguerdian lotu dituzte zapi eta eskuak herritarrek eta Pablo Muñoak Herritarren Ituna deituriko proposamena abiarazi du Donostian; eskuz esku Gasteizeraino iritsi da, Eusko Legebiltzarreraino.

Herritarren Ituna-ren edukia herriz herri jorratu dute Gure Esku Dagoko kideek era partehartzailean eta euskal gizarteko eragileei egiten zaion proposamena biltzen du datozen urteetan euskal gizarteak erabaki eskubidea gauzatu dezan.

Alde horretatik, gaurko ekimenak bultzada berezia eman nahi zion Eusko Legebiltzarra lantzen ari den autogobernu ponentziari, honek Herritarren Itunean esaten dena kontuan har dezan. Agiriak erabakitze eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi biltzen ditu. Orain Gasteizen bezala, aurki Ituna Nafarroako Foru Legebiltzarrera ere eramango dutela iragarri du GEDek.

Alderdi, sindikatu eta era guztietako erakundean sostengua izan du giza kateak. EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, ELA, LAB, ESK, Eilas, Bilgune Feminista, Altsasuko Gurasoak eta, beste sigla eta erakunde ugari izan dira elkarretaratzean. Horien artean, nabarmendu dira Kataluniako ANC eta Òmnium Cultural edo ERC eta CUPeko ordezkariak. PPk eta PSEk ekitaldiaren aurkako jarrera agertu dute eta salatu dute halako ekitaldiekin liskarra pizten dela euskal gizartean eta herritarrak banatu.

Ziklo politiko berrian erabaki eskubidea giltzarri

Gure Esku Dagoko bozeramaile Jone Amonarrizek eta Angel Oiarbidek irakurri dute ekitaldi bukaerako agiria, Legebiltzarraren aurrean, hurrenez hurren euskaraz eta gaztelaniaz. Bozemaileek azpimarratu dute igande honetako data ez dela oharkabean pasatuko eta datorren ziklo politikoan erabakitzeko eskubidea giltzarri izango dela: “Tresna ezinbestekoa da bizikidetza bermatzeko eta proiektu guztien defentsa ahalbidetzen du”. Denon artean ikusi beharko dela hori nola egin, baina euskal herritarrek ikusten dutela haien indar ahalmena zein den eta hori baliatuko dutela datozen urteetan.

Mezu nagusian keinu egin diete beste borroka eta aldarrikapen ugariri ere, eta erabaki eskubideak guzti horiei eragiten diela azpimarratu dute. Datorren urtean GEDek hausnarketa prozesu bereziari ekingo dio hau guztia nola egikaritu hausnartzeko, baina dagoeneko iragarri dute erabakitzeko eskubidearen aldeko sare iraunkorra bultzatuko dutela.

2014n Durango-Iruñea lotu zen

2014ko ekainean GEDek Durango eta Iruñea lotu zituen 128 kilometroko giza katearekin. Orduan 150.000 pertsona bildu ziren zeregin horretan. Hainbat ekitaldi jendetsu egin ditu GEDek 2013an jaio zenetik, baina bere ekimen esanguratsuenak herrietan Euskal Herriaren etorkizuneko estatus politikoaz egindako kontsultak izan dira; ia 200.000 pertsonak parte hartu dute hauetan. Aurten amaituko da kontsulten fasea, Igeldo, Donostia eta Iruñeko kontsultekin.

Hiriburuetako argazkiak
Donostia (Argazkia: Dani Blanco)
Donostia (Argazkia: Dani Blanco)
Donostia (Argazkia: Dani Blanco)
Gasteiz (Argazkia: Hala Klik)
Gasteiz (Argazkia: Hala Klik)
Gasteiz (Argazkia: Hala Klik)
Bilbo (Argazkia: Txeng Meng)
Bilbo (Argazkia: Mireia Boya)
Bilbo (Argazkia: Gure Esku Dago)

 

Kanal honetan artxibatua: Gure Esku Dago

Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
350.000 esku bidean

175.000 pertsonak osatu dute, antolatzaileen arabera, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen 200 kilometroko bidea. Gure herriko historia hurbilean egindako mobilizaziorik jendetsuenetako bat izan da, ezbairik gabe. Ekimenak bultzada berezia eman nahi izan dio Eusko Legebiltzarrean EH Bildu eta EAJ lantzen ari diren autogobernu ponentziari.


2018-06-15 | ARGIA
Igeldon galdeketa egingo dute igandean, euskal estatus politikoaz

"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.


2018-06-14 | ARGIA
350,000 hands held together in favour of the right to decide in the Basque Country

Gure Esku Dago ('It's in Our Hands', a platform in favour of the right to decide) needed 100,000 people to form a human chain linking Donostia, Bilbao and Gasteiz. According to the organizers, 175,000 people came together to connect the three Basque cities.


2018-06-14 | Hala Bedi
Gasteizko Gure Esku Dagok salatu du "testuingurutik atera" dela taberna batzuei eskatutako laguntza

Gure Esku Dagok Gasteizko tabernei “erreklamatutako” diru laguntzen inguruan zabaldu den informazioari erantzunez, mugimenduko kideek “gertatutakoa testuingurutik erabat ateratzen ari direla” salatu dute. Modu berean, euren kezka adierazi dute albiste honen atzean dagoen “intentzionalitatearen” aurrean.


2018-06-11 | Iņaki Larraņaga
Gasteizko giza katearen kronika bat eta ideia batzuk

Irratiarekin esnatu zara, galdera serioen aurrean Angel Oiarbide animoso, Radio Euskadin. Auzoko taberna hutsik aurkitu duzu igande goizean goiz: “Gaur ez duzu bezero askorik...”. Zerbitzariak erantzun dizu Gasteiz erdialdean badela nahikoa giro eta egun arraroa dela. “Ez da ba izango!”, pentsatu duzu. “Emakumeen lasterketa, Kaldearte kale antzerkia…”, zerrendatu dizkizu. Mihi puntan du beste zerbait. Esaldia zeuk osatu ordez nahiago duzu itxaron,... [+]


2018-06-11 | ARGIA
Nazioarte mailako oihartzuna

Nazioarte mailako hainbat hedabidek ere egin diote oihartzuna giza kateari eta oro har, nabarmendu dute dozenaka milaka pertsonak eskatu duela independentzia Euskal Herriarentzat.


2018-06-10 | Iņaki Larraņaga
Donostia-Bilbo-Gasteiz giza katea
Irabazteko etorri dira

Gure Esku Dagok bost urteko zikloa borobilduko du Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba lotuz, gutxienez 100.000 lagun behar dituen giza katearekin, erabakitze eskubidea izan dadin Euskal Herriko etorkizunaren ardatza.


2018-06-10 | Iņaki Larraņaga
Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailea
"Herritarren erabakitzeko arrazoiak erabakiguneetara eramatea jarri dugu helburu"

Gure Esku Dagok bere ibilbideari ekin zionetik da mugimenduko bozemaileetakoa. Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituen giza katea eratzearen atarian jardun dugu harekin. Bide batez, mugimenduaren egungo egoeraz ere aritu gara.


2018-06-08 | Nahia Ibarzabal
Arrosa sareko irratiek saio berezia eskainiko dute igandeko GED giza katean

Gure Esku Dagok iganderako antolatutako giza kateari jarraipen berezia egingo diote Arrosa Sareko irratiek.


2018-06-07 | ARGIA
Giza katea: Informazio teknikoa

EAEko hiru hiriburuak lotuko ditu giza kateak eta hainbat ekimen egingo da eguerditik aurrera.


Eguneraketa berriak daude