20.000 lagun ari dira egunean izena ematen Diadako V erraldoian

  • Irailaren 11ko Diada egunerako bi aste baino gutxiago falta direla, V formako mosaiko erraldoia osatzeko izen-emateak abiadura bizian doaz. Vilaweb egunkari kataluniarraren arabera, egunean 20.000 lagun ari dira izena ematen.


2014ko irailaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
V erraldoiarekin, azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adierazi nahi dute kataluniarrek. (Arg.:naciodigital.cat)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Guztira 300.000 inskripziotik gora bildu dira jada, baina oraindik 200.000 metro koadroko mosaiko erraldoia osatzeko nahikoa ez dela diote antolatzaileek.

Gran Via eta Diagonal erdiguneko eremuak azken egunetan asko bete dira, baina zenbait ingurutan jende beharrean daude. 11 kilometroko bidea 63 zatitan banatuta dago eta antolatzaileek diotenez, hogei zati apenas daude beteta.

ANC eta Omnium Cultural elkarteak bultzatuta, Bartzelonako Gran Via eta Diagonal arteko V erraldoiarekin, azaroaren 9ko independentzia kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adieraziko dute milaka eta milaka kataluniarrek.

Okupazio- maila mapan

Ullsvermell.com webgunea uneoro V erraldoiaren okupazio-maila neurtzen ari da. Asteazken goizeko lehen datuen arabera, ibilbidearen %25 osatuta dago, %14 ia beteta, %22 okupazio altuarekin, %15 okupazio ertainarekin, %17 okupazio gutxirekin eta %6,8 okupazio ahularekin.

Ondorengo mapan ikus daiteke V-ko zati bakoitzaren okupazio-maila:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!