Judith Montero
Udaberria, Allegreto cantabile: Lurra izoztua, hotz, busti, isil dago baina sortzeko prest. Konturatzerako, egun batean erne da, eztanda egiten du bat-batean udaberriak.
Aurtengoak Laboari eginiko omenaldiak eman ditu nonahi. Hain nortasun berezia izanik, hain bide propioa jorratuz eta ze gertuko, ze barneko askorentzat. Musikan zaila izaten da askotan “posearen” eta benetakoaren arteko aldea non dagoen jakitea. Baina aditzen da. Zertan nabari den ez dakit, artista zenbaiten hitzek geuk erraietan bizitakoarekin bat egiten dute. Eta orduan artista hori geure izatearen beraren zati ukaezin bilakatzen da. Bera da gu geu. Ez al da hori musikak eman dezakeen maitasun sentipen handienetarikoa?
![]() |
Abuztua |
![]() |
1 | 2 | ||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |
© 2009 ARGIA.com