Zergatik ez zait El Fary edo Raphael gustatuko? Musika egiteko behar den askatasunaren kontrakoa da hori. Norberak barnean izan dezakeen gustu hori gorendu egin behar du (...) Lan honetan pasodoble bat egin dudala esan didate. Bai, pasodoble bat egin dut, eta zer? Espainiako kulturetatik, pasodoblearena izugarri gustatzen zait. Horregatik espainiarra naiz? Bost axola hori! Nik badakit Josetxoren zaleak eta Josetxoren kontrakoak izanen direla, baina hori ona da beti. Makurrena da zure izena ez existitzea, inork zutaz ezer ez esatea. (Berria, 09-06-16)
© 2009 ARGIA.com