Arg.: Dani Blanco
Eguneroko bizitzan denok oso presente dugun gai bat da sexua, baina ez gaude ohituta horri buruz hitz egiten, ezta horri buruz kantak entzuten ere, gutxiago emakume batek gauzak kontatzen baditu. Ematen du emakumeok beti modu batez hitz egin behar dugula sexuari buruz, eta hori ez zaigu gustatzen (...) Gosek ez du soinua jotzen tradizioagatik, Gosek soinua jotzen du plazeragatik. Ez zaigu gustatzen trikitia bakarrik urtean bi egunetan jotzea, baserritarrez janzten garenean. Ez dugu tradizioagatik egiten, plazeragatik baino, eta horregatik esaten dugu tradizioa ez dena plazera dela. Eta tradizioa ondo dago hori nahi duenarentzat. Guk ez dugu hori apurtu gura. (Aizu!, 2009ko maiatza. 337. zenbakia)
© 2009 ARGIA.com