Ez al da kuriosoa gertatzen, emozioz betetako ereserkitan, gure hizkuntza txukun eta garbia kantatzen dutenek, oholtzatik jaitsi eta Cervantes edo Eskorbutoren hizkuntzan jo eta su aritzea? (hau benetakoa da). A! noski, hizkuntzak politak dira, ez direlako erabiltzen. Erabiltzen direnean hizkuntzak zikin, mestizo, akastun bilakatzen dira eta nork nahi du euskara zikin, mestizo eta akastuna kantatu? Qué bonito es el Euskara esa lengua milenaria... (Gara, 09-11-13)
© 2009 ARGIA.com