Nire ustez bazen behar bat Euskal Herrian operako musika entzuteko. Hasi ginenean [Ozenki elkartea sortu zuten Lapurdiko hainbat lagunek duela urte batzuk], hamar jende guti etortzen zen. Baina denborarekin gure lekua egin dugu. Orain, ia beti gelak beteta egoten dira, eta entzuleak pozik joaten dira etxera. Askok eskerrak ematen dizkigute horrelako musika entzuteko aukera emateagatik (...) Gizartearen gehiengoak ez du musika klasikoa ezagutzen, eta adibidez musika klasikoa egiten duten abesbatzak arras gutxi dira. Horregatik, Ozenki elkarteko kideekin egiten ditugun kontzertuetan, erraz entzuten diren doinuak kantatzen entseatzen gara. Kontzertu atseginak egitea da gure helburua, eta azkenean arrakasta ere hor dago. (Euskonews, 09-04-06. 480. zenbakia)
© 2009 ARGIA.com