idazlea
Euskarazko idazle batek jaso dezakeen saririk handiena Espainiako Literatur Sari Nazionala izatea oso tristea iruditzen zait. Alde batetik, nik ez dudalako nire burua espainoltzat eta, beste alde batetik, badakidalako sari horrek ez daukala literaturarekin zerikusirik.
2.205 zenbakia 09-11-08balet dantzaria
Egia da antzoki handietan elitismo handia dagoela. (...) Baina ziurtatzen dizut, Santiago Bernabeu edo San Mamesko zona vip-ean dagoen pijerio eta diru usain berbera dagoela, ez gehiago eta ez gutxiago.
2.209 zenbakia 09-12-06bertsolaria
Ardatzak ongi finkatuta eduki behar ditu bertsolariak. Klabea da kokatuta egotea gaiekiko, iritzi bat edukitzea. Hori mamituta baduzu, neurtuko duzu zer esan eta nola. Lanketa ideologiko hori ezinbestekoa da.
2.209 zenbakia 09-12-06musikaria
Aske gara, ez nuke kantuen menpe egon nahi. Askatasuna izan nahi dut momentu batean desagertzeko, edo nahi dudanean Bide Ertzean alde batera utzi eta Peiremans+ bezalako talde bat egiteko, edo estilistikoki nahi dudana egiteko. Sortzaile gisa oso gogorra egingo litzaidake jakitea goizeko 9:00etan jaiki behar dudala kantuak egitera, eta kantu horien menpe dagoela nire eguneroko ogia.
2.169 zenbakia 09-01-20© 2009 ARGIA.com