Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Petra Elser

Arg.:

Petra Elser

Itzultzailea

Euskal Herria ez da errealitate bat, errealitateak dira, hainbat. Eta nik uste dut baietz [euskal literaturak Euskal Herriko errealitatea islatzen duela], badira nobela urbanoak, baserri mundukoak, nobela beltzak, emakumeei buruz hitz egiten duten nobelak... eta bakoitzak errealitatearen zati bat islatzen du eta irudi osoa osatzen laguntzen du. Errealitatea islatzen ez duen bakarra da euskal literaturan pertsonaia guztiek euskaraz hitz egiten dutela, eta hori errealitatean ez da hala, baina horrekin ere amets egin dezakegu.   

2.211 zenbakia 09-12-20
Argitxu Noblia

Arg.:

Argitxu Noblia

Seaskaren lehenbiziko burua (1969-1975)

Boisen izan naizelarik ikusi dut zer laguntza ukan dugun, hutsa! Ez zen interesik. Ipar Amerikan, hori, eta Hego Amerikan berdin: hirietan euskalduna izatea ez zen sartzen haien mentalitatean; baserrietan bakarrik behar zen. Baserri eta elizaren ingurumenetako gauza bat zen euskalduna. Eliza desagertzen da, baserria desagertzen da ere... Guk, aldiz, normal bizi nahi dugu, euskaldun baina jende normalak.

2.201 zenbakia 09-10-11
Zuhar Iruretagoiena

Arg.:

Zuhar Iruretagoiena

eskulturgilea

Niretzat mundu sensiblearen, intuitiboaren eta arrazionalaren elkartze gunea da artea. Egia da aretoak guztiz politizatuta daudela; lortzen ditugun beka guztiak politikoek ematen dituztela; sariak, banketxeek... Beraz, zeharka jakina eragiten duela, baina lanean zuzen-zuzenean ez. Ni ez naiz artista politikoa.

2.202 zenbakia 09-10-18
Esti Amorrortu

Arg.:

Esti Amorrortu

‘Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak’ ikerlana egin duen lan-taldeko kidea

Jarrera preskriptibista batzuk alboratu eta hizkuntza batetik bestera aldatzea baliatu behar genuke. Hizkuntza alternantzia txarto ikusita dago. Beti pentsatzen da hizkuntzen arteko interferentzia txarra dela. Askotan entzun dugu gazteek oso txarto hitz egiten dutela, beti dabiltzala hizkuntza batetik bestera, euskararen galera baino ez duela ekarriko horrek. Oso arduratuta gaude kalitatearen kontuarekin eta normala da, hizkuntza ez dagoelako normalizatuta.

2.207 zenbakia 09-11-22
Iñaki Gabilondo

Arg.:

Iñaki Gabilondo

kazetaria

Kazetaria: Erraza da zure herrian ixten diren egunkariei buruz hitz  egitea?

I. Gabilondo: Ez zait zipitzik gustatzen, eta kasu hauetan, inora ez garamatzan zentzugabeko zerbait da, handik gutxira izen desberdin baina egitura berarekin beste egunkari batzuk ateratzen baitira. Terrorismoaren aurkako borrokan legea gehiegi behartu da, eta irristada juridiko izugarriak ikusten ari gara.    

2.207 zenbakia 09-11-22
Begoña Del Teso

Arg.:

Begoña Del Teso

zinema kritikaria

Zer duzu euskal zinemaren aurka?
Ezer ez, baina ezin da salbatu. Laburretan izugarrizko heroiak dauzkagu, baina film luzeetan oso txiki eta topikozaleak gara. Ia denek autore izatera jolastu nahi dute, eta ez dute zinema ofizio bezala ulertzen.   

Baina euskarazko zinema arnasberritzen ari da.
Ba al dago euskarazko zinemarik? Eskaintza eta eskaeraren merkatuan ba al dago euskarazko zinema kultur etxe eta euskaltegietatik kanpo ikusteko eskaerarik?

2.199 zenbakia 09-09-27

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan