Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Mikel Peruarena

idazlea

Estandarizatu egin dugu hizkera. Nik uste literatura egitean saiatu behar dugula estandarizatuta ez dagoen horretara jotzen, klixeetatik alde egiten. Gaur egun corpusa izugarri zabaldu zaigu, gauzak esateko forma zehatzak dauzkagu, eta askotan horretara jotzen dugu. Igual formari arreta pixka bat gehiago jarri beharko genioke... Baina ez dakit hori esatea ausartegia den.

2.191 zenbakia 09-07-05
David De Ugarte

Arg.:

David De Ugarte

pentsalaria

Zer iritzi duzu Wikipediaz?

Ez naiz egia bakarraren ideia Modernoaren aldekoa. Interneten miraria ugaritasunaren logikan dago. Guztientzat dago lekua. Elite txiki burokratiko bati egia bakarra zein den erabakitzeko agintzea guztiz barregarria da, nahiz eta elite hori boluntarioa eta “eskuzabala” izan. Ez du zentzurik. Blog eta aldizkari asko izan ordez, egunkari bakarra izango bagenu bezala da; egunkari horretan argitaratuko dena erabakitzeko “aristokrazia parte-hartzaile” batek bozkatuko balu bezala. Hori da “urritasunaren sorkuntza artifiziala” deitzen dioguna.

2.193 zenbakia 09-07-19

Gorka Urbizu

Berri Txarrak taldeko kidea

Jarrera, nik uste, badela gauza garrantzitsua. Aktitudeak indartsuago egin dezake kanta popero bat; ze, gure kanten hezurdurak oso poperoak dira berez. Pop musika da, hiru minutuko kantak egiten ditugu normalean, estribilloa, estrofa... ez dago tranpa handirik.

2.197 zenbakia 09-09-13

Fernando Larruquert

‘Ama Lur’ zuzendu zuen 1968an, N. Basterretxearekin batera

Ez genuen No-Do eiteko dokumentalik egin nahi, ez genuen aberriagatik ere egin… Euskal Herriagatik ari ginen, baina ezer garrantzizko egiten ari ginen kontzientzia gabe. Odolean generaman, nolabait esatearren.

2.198 zenbakia 09-09-20

Egungo gizarte modernoan jendea nola ikusten dudan adierazi nahi izan dut. Askatasunaren argi-ilunak ekarri nahi izan ditut. Formari dagokionez, ez dut tradizioarekin hautsi, baina nekatua naiz tradizioarekin. Ondo dago tradizioa, babesa delako, baina hortik askatu naiz.

2.200 zenbakia 09-10-14
Maite Artola

Arg.:

Maite Artola

kazetaria

Iruditzen zait kazetarion lana erraztu ordez bidea oztopoz betetzeko daudela prentsa-buruak. Ordezkatzen duten pertsona babestu nahi izaten dute, batzuetan euren ezkutu bihurtzeraino. Ez dizute pertsona estuegi hartzen uzten, elkarrizketa deserosoak saihestu egiten dituzte... Kazetari eta kazetaritzarako oztopo handia dira.

2.193 zenbakia 09-07-19

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan