Bertsolaria. Nafarroako txapeldunordea
Niretzat festatik ez dauka ezer txapelketak. Asko prestatu dut. Baina finalean bai jendeak eraman egiten zaituela; nik adibidez, desenpatean txapela ahaztu egin nuen, eta Silveirak esan zidanez, berak ere bai. Festa bat dela esaten da, baina nik uste hori aho txikiarekin esaten dela, asko jokatzen delako, eta festa bertsolarientzat baino gehiago publikoarentzat da.
2.180 zenbakia 09-04-12marrazkilaria
Etengabe zer gerta egon beharreko garai apasionantea egokitu zaigu. Izan ere, berrikuntza hauen aurrean zintzotasun, zorroztasun eta profesionaltasun handiz jokatu behar dugu, ez utzikeriaz, nobedadeak dena onargarri bihurtzen duela pentsatuz. Gerora eraginkorra izango bada mundu digitalak ere egurra behar du, berrikuntzak berrikuntza, euskarri guztiek ganbara ondo jantzita edukitzea eskatzen baitute.
2.182 zenbakia 09-05-03Seaskako zuzendaria
Administrazio frantsesak euskarak herritarren babesa duela ikusi behar du, eta era berean, Hegoaldeko agintari berriek beraien ardura ez dela Bidasoan amaitzen ulertu behar dute. Hori hala, guk ez dugu kezkaz ikusten EAEn eman den aldaketa politikoa, euskarak alderdi politiko guztien gainetik egon behar duela uste dugulako.
2.184 zenbakia 09-05-17Arg.: Dani Blanco
Hizkuntzen zientzialaria
Oso deigarria egin zait hemen, jendeak ingelesa erabili aurretik 'my english is not very good' esaten dizula. Eta ez da egia kasu askotan. Badago zerbait horren atzean. Nik uste jendearen ustea dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da! (…) Gauza kulturala da, nire aburuz. Gauza bera gertatzen da euskararekin ere, euskaltegiko ikasleen artean. Hanka sartzeko beldur dira. (...) Saihesten ari naiz euskara zaila dela esatea. Euskara ezberdina da, Europako beste hizkuntzekin konparatuta.
2.188 zenbakia 09-06-14idazlea
Akatsa ere bada, ordea, eskaera politikorik ez dugula, eta pentsatzen dugula kolonizatuaren bidetik, behar dugula handiari galdegin ongi ari garenez edo ez. Uste dut, nahiz eta pentsatu hizkuntza dugula aberri, garaia dela kolonizazioari eza emateko, ze deskolonizazioa fini da aspaldi. Euskal kulturak ez du justifikapenik behar kanpoan.
2.189 zenbakia 09-06-21artista
Niri ‘minimal’ lan egitea gustatzen zait. Ez dut uste kontzeptuei dagokienez pobre lan egiten dudanik, baina materialki bai. Ahal badut elementu pobreekin edo birziklatuekin lan egiten dut. Nire instalazio askotan, nik instalazioa egin eta gero dena delakoa bere estatus arruntera itzultzen da, eta erabili egiten da. Hori mundiala iruditzen zait.
2.190 zenbakia 09-06-28© 2009 ARGIA.com