'Bertso Gudua' revisited
2020-09-10 | Kepa Matxain

1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekari nagusia. Puntako hogei bertsolari lehiatu ziren, Donostiako Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoa leporaino beteta zegoela. Baina lehia hutsetik harago, egun hura historiara igaro da oholtza berean bertsolaritzaren bi eredu guztiz desberdin elkartu zirenekoa bezala: taberna giroan zaildutakoen bertso molde zirikatzailea, alde batetik, eta garaiko balioekin bat egiten zuen kantaera zuzen-zaleago bat,... [+]