2018-09-29 00:00

Irailaren 27an, "Kirola eta euskara" mahai-ingurua antolatu zen Baietz Hernanik! ekimenaren baitan. Ander Txintxurreta kazetaria ibili zen moderatzaile-lanetan, eta David Zurutuza, Errealeko jokalaria, Izaskun Zubizarreta mendi-eskiatzailea eta Joxe Elosegi, HCREko kirol-zuzendaria, izan ziren gonbidatuak. Euskararen inguruan izandako bizipenak, eta kirola eta euskara nola uztartzen diren azaldu ziguten gonbidatuek, bakoitzak bere arloan.

 

Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun ekimen bat gara.