2018-10-04 17:42

Andoni Tolosa 'Morauk" eta Maite Larburuk abesti bat egin zioten opari Baietz Hernanik! ekimenari otsailean, ekimena hasi orduko, hain zuzen. "Singing in the rain" filmako melodiarik ezagunena abiapuntutzat hartuta sortu zuten abestia.
Orain arte, Euskara ari dukoak jo ta ke aritu gara erronkalari bila etengabe, baina abestiak ofizialki aurkeztea merezi duela jakitun, igande honetan horretarako tartea hartzea erabaki dugu.
Beraz, igande honetan, urriaren 7an, Idurre Lekuona aurkezle-lanak egiten jarriko dugu, eta "Ari du" abestia aurkeztuko du Andoni eta Maiterekin batera Milagrosan 19:00etan.
Animatu eta azaldu!
Baietz Hernanik!

Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun ekimen bat gara.