2023-12-06 10:24
Lasarte-Oriako erredakzioan lanean. ARGIAk bere egutegi propioa du duela urte askotik. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.

Administrazioko eta erredakzioko kideak ohi bezala ari dira euren zereginetan: goizean goizetik webgunea eguneratzen ari gara eta Lasarte-Oriako ateak zabalik daude. Horrez gain, Durangoko Azokan aurkituko gaituzue azken nobedadeen eta gure proiektu komunikatiboaren berri ematen.

Egutegi propio horren barruan, urriaren 12a eta uztailaren 14a ere egun arrotzak zaizkigu. Aldiz, abenduaren 3an jai egiten dugu ARGIAn, Euskararen Egunean, gure balioekin bat egiten duen eguna dela iruditzen zaigulako.

Kazetaritza independente eta eraldatzailea dago proiektu honen oinarrian, eta diruz babesten duten gure komunitateko kideei esker hartu ditzakegu halako erabakiak. Zuk ere babestu nahi baduzu, egin zaitez ARGIAkoa.

The post Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.