2025-06-13 11:37

Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 27tik 29ra ospatuko da Arberatzen, Lurraren erritmoa lelopean. Kontzertuz, animazioz eta ekitaldiz betetako hiru egun izango dira. Antolatzaileekin dugun elkarlanaren ondorioz, lau sarrera bikoitz ditugu ARGIAko kideen artean zozketatzeko.

Harpideduna bazara eta zozketan parte hartu nahi baduzu, idatzi komunitatea@argia.eus helbidera ekainaren 18a baino lehen. Zozketa ekainaren 19an egingo dugu.

Mila esker gure independentzia babesteagatik!

The post EHZ festibalerako sarrerak ARGIAko kideentzat appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.