2019-09-16 16:52

Erresuma Batuan jaioa. Ama ingelesa dauka, aita eskoziarra. 21 urte dauzka eta 5 hizkuntza dakizki. Horien artean euskara. Eta euskararen barruan, batuaz aparte hainbat euskalki, aldaera eta errejistro ikasi ditu: Baztango euskara, nafar-lapurtera, bizkaiera, zuberera, hitanoa, xuketa... Ahotsak.eus proiektuko kideok elkarrizketa egin diogu, bere esperientziak eta bizipenak bertatik bertara ezagutzeko. Euskarari buruz eta euskaraz jardun dugu, harriduraz eta gozamenez. Azken Korrikan parte hartu du eta uda honetan Euskarabentura espedizioko begiraleetako bat izan da. 101 L webgunean ipini dugu grabazioa, kasu honek ederki erakusten duelako euskara atzerritarrentzat integrazio-tresna eraginkorra dela.

Argia astekariaren bitartez izan genuen Dylanen berri. Bere pasarteekin prestatu dugun bideoa ikusteko, ikus albistea osorik

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburua: herritarrak elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso eta zabaltzea. Badihardugu Euskara Elkartearen proiektu nagusia da. Testigantza guztiak ahotsak.eus webgunean daude eskuragarri.