Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Txoministak
Txoministak 1x01 - 8ak bat
2016-05-04

Eszisioz eszisio bidaiatutako bi lagun alderdi berri bat sortzera doaz, enegarrenez. Baina sinetsita daude, oraingoan bai, Euskal Herria salbatuko duen alderdia sortzera doazela. Zergatik? Lehen ez zituzten bi gauza dituztelako: Txomin, planta eta mihi fineko liderra, eta euskal politika irauliko duen aldarrikapen bat: Errioxak ere Euskal Herria behar duela izan. “8ak bat”.

Aktore nagusien laukotea Naroa Mikelarena, Jon Ander Alonso, Edurne Azkarate eta Eñaut Gantxegik osatzen dute.

Gidoiez, atrezzoaz, kamerez, muntaiaz, soinuaz, produkzioaz, ogitartekoez, zuzendaritzaz eta bururatzen zaizun beste guztiaz aldiz, ondoko hauek arduratu dira: Eneritz Arzallus, Peru Isasi, Beñat Iturriotz, Ane Lusarreta, Mikel Fernandez, Mikel Roman, Laida Zabala, Unai Gaztelumendi, Kepa Matxain eta Lander Arretxea.

Babeslea:

 

 

 

 

Talaios kooperatiba, PuntuEUS domeinua eta Oninarten babesa izan dute Txoministek.

 

 

 

 

 

Egilea(k):
Hiru Damatxo Hiru Damatxo