Amaierara heltzen ari da 2015eko Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketa. Zazpi gazte asanbladak eta Topatu.info-k elkarlanean sortu duten hirugarren web telebista saioan Antzuola eta Debako finalerdietako momenturik onenak bildu dituzte.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...