Gaur hasita, asteazkenero Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bestelako ikuspegia eskainiko digu web telebista saio berri honek. Saioaren lau gidariek ere txapelketan kantari behar zuten baina... frustratuek ere lekua behar dute!
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...