BTN #01: Elizondoko saioa


2022ko urriaren 25

Haizea eta Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzek ARGIArekin egina da "Berezkoa Ta Naturala" saio berria. Lau bertsolari gazte hauek aho-bilorik gabe harilkatuko dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioei buruzko analisia, kritika, umorea, eztabaida... Lehen saio honetan aztertu dute asteburuan Elizondon jazotakoa.

Babesleak:

      - Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua (Nafarroako Gobernua).

      - Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Laguntzailea:

      - Goenaga Yogur


Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!