‘Berezkoa Ta Naturala’, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podkasta


2022ko urriaren 12a

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podkast berria da BTN, Berezkoa Ta Naturala. Astero Txapelketako saioen liseriketa kolektiboa egiten lagunduko digute Aner Peritz, Leire Vargas eta Oihana eta Haizea Arana bertsolariek. Abiapuntu argi batekin: saio honetan naturalak jogurtak bakarrik izango dira.

Urriaren 25etik aurrera asteartero ikusi eta entzun ahalko duzue ARGIAren webgunean eta gure sare sozialetan. Jarraitu #BTNaturala eta jakingo dituzue saioaren nondik norakoak.

Twitter: @argia
Facebook: argia.astekaria
Instagram: argia.eus
TikTok: argia.eus
Youtube: ARGIA

Babesleak:

      - Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua (Nafarroako Gobernua).

      - Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Laguntzailea:

      - Goenaga Yogur


Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.