Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik?


2022ko irailaren 26a

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Saio honetan Harriet Taylor eta Jonh Stuart Millez ezkontza izan dugu hizpide, besteak beste. Garai hartan horren ohikoa ez zen tratu bat egin baitzuen bikoteak ezkondu aurretik.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.


Entzun podkasta Ivooxen edo Spotifyn eta jarraitu gure kanalak. 

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin