ARGIA.eus

2022ko abenduaren 08a
Podkastak >
Nork esan zuen 'pribatua politikoa da' esaldia?
2022-10-11
Erreproduzitu bideoa
Nork esan zuen 'pribatua politikoa da' esaldia?

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Ziur denok entzun dugula noizbait "pribatua politikoa da" esaldi ezaguna. Baina nork eta noiz esana da horrenbesteko oihartzuna lortu duen baieztapena? Ohi bezala, Beatriz Rubiok eman dizkigu xehetasunak.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

Entzun podkasta Ivooxen edo Spotifyn eta jarraitu gure kanalak. 

Egilea(k):
ARGIA
Erlazionatutako bideoak
gehiago