Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak >
Bozgorailu ibiltaria #BirusTrack | Atzean Zuloa
2020-04-03
 
"Egunon denoi! Gora bihotzak! Gaur ere egun zoragarri bat dugu aurretik..."
 

Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta 2021ean 4. denboraldiari ekin berri diogu. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen moduan, denok baitugu, agerian edo ez, atzean zuloa. Esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak dira.

Informazio gehiago: www.atzeanzuloa.eus