Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia

  • Zure inguruari buruz idaztea da zure inguruarekin adiskidetzeko bidea. Badakit aitatxi urruñarrek traizio bikoitza leporatuko didatela. Badakit urruñarrak Oleta auzotik gora igan behar duela Larrunera. Badakit ibiltzeko direla zangoak. Badakit. Baina ekainaren 30ean beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzen duen trenak, eta aizue, ez dago ipurdia bezalakorik hankek atseden hartzeko.
     

Ekainaren 30ean beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzen duen trenak
Ekainaren 30ean beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzen duen trenakDani Blanco

San Inazio kaskoko aparkaleku mukuru betean utzi dugu autoa. Inguruko bentetatik bueltan diren erretiratu landesen autobusak, etxepeko aldapari mendia esaten dioten takoidun paristarrak, haurtxoarekin arratsalde pasa etorritako gipuzkoarrak, trenekin maitemindutako bikotea, paisaiak pintatzera igotzen den artista... Denetik dago txarteldegirako ilaran.

Txartela hartu eta trenean esertzea aski da, alta, Larrunera ez ezik, denboran barna bidaiatuko dugula ohartzeko. Trena egurrezkoa izateak eman digu abisua: Pirinioetako izeiez sendotu zuten teilatua, Landeseko pinuz tronadura,  Ariègeko (jatorrizko okzitanieraz Ariéja) gaztainondoz estaldura, eta Afrikako usteldu ezinezko zurez plataforma. 1924ra jauzi egin dugula dirudi. Alabaina, batek daki zerk bultzatuko zuen gizakia trena mendi tontorreraino eramatera. Egun, AHT eraikitzeko arnasten den antsia berak agian.

1908koa omen da gailurrerainoko trenbidea eraikitzeko burutazioa. 1912an ekin zioten ideia gorputz eta arima gauzatzeari, baina lan administratibo astunak eta lau urteko gerra astunagoak 1919ra arte eten zuen saiakera. Obra 1924an bukatu bazen ere, ez pentsa dena samur eta zelai joan zenik. Urte hartako urtarrilaren 7an, probak egiten ari zirela, lokomotora burdinbidetik atera zen istripua eragin eta egitasmoa kolokan jarriz. Nahasi bezain urduriak izan ziren hurrengo hilabeteak, apirilaren 25ean Iturriederretarainoko zatia eta ekainaren 30ean tontorrerainokoa inauguratu zuten arte.

Trikuharri, mendizale, ardi, sai

Maldan gora abiaturik, erretiratu landesek bide-ertzetik izerdi patsetan lasterka doan gaztea animatzen duten artean, paisaia gose ditut begiak. Pare bat trikuharri eta dolmen ageri dira urrutira. Martxa honetan, ardi latxak nola, auto-gibeleko pegatina bihurtzekotan diren pottokak lasai ederrean dabiltzala salatzen dute zintzarri hotsek. Nola ikusten ote gaituzte zeruetan itzuli-mitzulika dabiltzan saiek? Bezperan hildako kabala baten usainean dabiltza, edo besterik gabe, postala edertzeko erakartzen dituzte? Zer usteko dute Larrungo ezaugarria den harri eta lurraren gorri arreaz?

Gustura galdetuko nioke txarteldegiko artistari nola islatzen duen gorri hori oihal zurian. Baina gauzak zer diren, altuera hartu ahala begien aurrean marrazten ari zaiguna baino ederragorik nekez pintatuko duela pentsatu dut nire baitan. Ezer izatekotan, ederra baita Sara. Mendeak dituzten etxe gotorrak, mendiz inguraturiko bide-zidorrak, denbora eta naturaren esku baizik ez dauden obrak... Geroz eta ttipiago ageri da dena, geroz eta libreagoa eta urrunagoa da ikusmira. Ez da alferrik Larrun itsasertzeko lehen mendi garaia. Hiru arnasa baizik ez daude hondartzatik 905 metroko altueran dagoen tontorrera.

736 metroko desnibela jaten du San Inazioko lepotik Larrungo kaskora garamatzan trenak. Erraz esaten da. Alabaina, ordu erdian, 4,2 kilometroko eta %25eko tarteak dituen malda orduko bederatzi kilometroko abiaduran igotzea balentria bat da bere xumean. Kremailera sistemari zor zaion balentria. Kremailerak indarra egin dezan, ohiko trenbideari hirugarren errail hozkadun bat eransten zaio erdi-erdian, trenaren errotak bertan lotu eta bagoiek maldara itsatsita segi dezaten. Begiak maldara itsatsita dituztenak tren zale itsuak diren senar-emazteak dira. Frantziako Estatu osoan molde honetako hiru tren baizik ez direla gelditzen azpimarratu diote elkarri. Hirugarren errailari baino Hiru Iturrietako bide-gurutzera so egitea probetxugarriagoa dela iduri zait niri.

Tren baten partez, bi

Hiru Iturrietan egiten dute bat Azkainetik, Saratik eta Urruñatik Larrunera igotzen diren bideek. Mendizale gehienek bertako oihaneko itzalpean biltzen dituzte azken txanpari ekiteko indarrak. Gailurrean ogitartekoa janda beherantz datozenek burlaizez begiratzen diete goranzkoan mingaina dandarrez darabiltenei. Hego-haizetan zabaltzen den erreka soinuak sosegatzen du giroa. Igoeran lehenbizikoz ikusi dugu itsasoa urrunean. Apenas antzematen diren hara eta hona dabiltzan ontziak, Hondarribiko hondartza inguruko etxe-orratzak ikustearekin konformatuko gara oraingoz. Eta hori ere...

Ez bat, ez bi, goizegi gautzen duen egunetan nola, bistarik gabe geratu baikara goitik behera zetorren trena gure paretik harrigarriki igarotzean. Nork pentsatu behar zuen behinola tren baten partez bi ibiliko zirela mendi magaleko joan-etorrian? Zer ote diote gutaz bazkatzen diren artean begiratu ere egiten ez diguten ardi muturbeltzek? Inbidia ote diote Larruni ezkerretara ageri diren Pirinioetako gailur tantai zein Nafarroako tontor sorginduek? Trenak hemen utziko bagintu zenbatek jarraituko genuke goraino oinez? Emazte paristar takoiduna txorkatila bihurritu gabe iritsiko ote litzateke?

Mugak baino gehiago pasabideak baitira mendiak, zeharkatzeko eginak, ibiliak eta erabiliak. Ez dago lur hauek mugarik gabe ulertzerik. Euskal nortasunean egindako zauri bat da muga, aduana, negozio legala zein kontrabandokoa, kontatu nahi edo ezin diren mila historia... Baina batez ere, muga izaera bat da, bizitzeko modu bat. Galdetu bestela azken aldapa pikoa gainditu eta gailurreko geltokitik keinuka ari zaizkigun hiru bentei. Horixe da azken helmuga, hemen bukatzen da bidaia bat eta hemen hasten da beste bat.

Harrigarria baita Larrungo tontorrak duen bizitza. Gelditu gabe dabiltza zerbitzariak terrazatik barrara eta barratik terrazara. Zurrunbilotik ihesi, telebistarako antenaren oinetan eseri eta talaia panoramikoenaren bila pausatu gara. Hondarribiko etxe-orratzetatik Landetako hondartza salbaietarainoko sigi-sagak garbi-garbi ageri dira. Urruña, Donibane Lohizune, eta  enparauak hatzekin ukitzeko moduan daude. Pasaia inguruko fabrikak sumatzetik Ibardinen pilatutako autoetara egiten du begiak. Amaigabeak dirudite Bortziriak, Malerreka eta Baztan aldeko mendiek. Amaigabeak ingurumari osoko mendi-bide, zidor, eta pista amaraunek. Nahikoa da begiak ixtea, aitzinako ilargi beteko gauetan, 50 kiloko zakuak bizkarrean, alde batetik besterako lasterkariak irudikatzeko. Gutxi behar du orotariko gerretako iheslariek tontor honetan hartuko zuten arnasa hartzeko. Dena dago bistan ikusi nahi duenarentzat.

Larrun Larun ere bada

Bistak-pista, ikustea entzutetik hasten da sarri, eta entzumena misterioz josita dago. Nola azaldu bestela Urruñan eta Saran Larrun dena Larun izatea Beran eta Lesakan? Kontrabandoko gau batean galdu ote zen r-a? Inguru horietan II. Mundu Gerra kari eraikitako bunker batean gordeta ote dago? Edo leiendetako Larrungo herensugeak irentsi ote du? Larrungo maldetako  behialako sorgin festa eta akelarreetan trabaturik geratu ote zen? Edo Pierre de Lancreren inkisizioak erre ote zuen gure r-a? Jabetuko ote da istorio-mistorio horiez bikote gipuzkoarraren altzoan lokartu berri den haurtxoa?

Galderak airean heldu zaigu abiatzeko tenorea. Oinez jaistea aitatxi urruñarrek leporatuko didaten traizioaren zama arintzeko modua litzateke, baina egiten hasita, osorik egitekoak dira traizioak ere. Trena, pertsonen gisan, aldapa behera goraka baino azkarrago ibiltzen ote den pentsatzen sartu naiz trenera. Oraingoan, arreta desbideratu gabe, Koralhandiako gotorlekua, Gorostiarriako harrespilak eta Iturriederko zohikaiztegia preziatzen ahaleginduko naizela hitzeman diot nire buruari. Alferrik izan da, oinez igo eta beheranzkoan Jasolako bentan bazkaltzea bezalako planik ez dagoela aldarrikatzen pasa dut bidaia. Aitatxi urruñar bat daramat barruan, nonbait.

Aitatxi urruñarrek, ordea, besteek bezain ongi dakite 90 urtekoak estimatzen duela bisita, eta ez dagoela 100. urteurrenaren ospakizunen zain egon beharrik berriz itzultzeko. Adin batetik landa gehiago balio du egunerokoak aldian behingo festak baino. Eguneko azken trenaren etorrera sirenak hustu duen aparkalekuak ederki daki bihar ere bisitak izango dituela.

Gida praktikoa

Prezioak:
Joan-jina 17 euro helduentzat eta 10 euro haurrentzat.

Egutegia/ordutegia:
Martxo erditik azaro hasierara arte dago martxan. Uztail eta abuztuan 8:30etatik 17:30etara, eta gainontzeko hilabeteetan 9:30etatik 11:30etara eta 14:00etatik 16:00etara. 35 minuturo ateratzen da tren bat.

Bidaiaren iraupena:
30 minutu.

Geltokiko telefonoa:
05 59 54 20 26

Webgunea:
www.rhune.com


Interésache pola canle: Lapurdi
Unax Aizpurua e Aroa Arrizubieta foron os campións da final de bertsos
O percorrido de seis programas que comezou o 14 de marzo no Gaztetxe Goxoki de Itsasu (Lapurdi) tivo a final o 3 de maio no gaztetxe okupado de Gernika. O sábado celebrouse o programa de todo o día en colaboración coa asemblea Egurre Gazte. Á segunda fase da final pasaron... [+]

As redes ELB, Lurzaindia e Ostia envorcan as terras de Mariene en Kanbo
O 17 de maio reuníronse os veciños e veciñas da localidade biscaíña para plantar verduras e hortalizas. A este peirao elaborouse un programa de todo o día no que se quere que os terreos de Marienea sexan retidos para o cultivo.

Feira de Ziburu - Azoka aroa
"A feira está a estenderse, pero na nosa medida, de forma controlada"
A feira de Ziburu arrincou en 2019 como un evento do día, pero nos últimos anos organizáronse eventos diferentes ao día da feira nos pobos de ao redor: É tempo de feira. Falamos con Ladix Arrosagarai, membro da asociación Baltsan, sobre os detalles da Feira.

O Concello de Marienea organiza unha plantación popular de verduras para protexer as terras de cultivo
A ELB, Lurzaindia e Ostia lanzaron un chamamento para protexer as terras de Kanbo (Lapurdi), en Iparralde. O 17 de maio organizouse unha marcha, un acto e unha plantación popular."O presente e o futuro do territorio tamén depende da nosa implicación", afirmaron.

Concentración en repulsa á violación denunciada na Feira Xingar de Baiona
Un home foi detido o sábado pola noite acusado dun delito de violación a unha muller na noite do xoves. O home atópase baixo custodia ata que se aclare o caso. Itaia realizou unha mobilización o luns ás 18:30 horas na Casa do Pobo de Baiona, e subliñou a súa... [+]

En xuño celébrase o 20 aniversario do campionato de fútbol 7 de Hendaia solidario de presos políticos
A vixésima edición celebrarase o 14 de xuño e contará cun amplo programa de partidos de fútbol, comidas e concertos. Durante 20 anos celebrarase o día baixo a lema "solidariedade cos presos", e anunciáronse actos "especiais".

2025-04-07 | ARGIA
Centos de euskaltzales reclaman xustiza para o eúscaro en Baiona
Unha manifestación percorreu Baiona o 6 de abril, convocada por EHE, para denunciar a situación. Reclamaron xustiza para o eúscaro e para os euskaldunes, e proclamaron a República do Eúscaro. O día 11 dous membros de EHE serán xulgados no xulgado de Baiona (Iparralde) por... [+]

Macro-operación contra migrantes: 135 persoas foron retidas pola Policía entre Irun e Hendaia
O dispositivo "Force Frontière", de 350 policías, foi mobilizado contra migrantes nas fronteiras de Gipuzkoa e Lapurdi os días 26 e 27 de marzo. Os dispositivos, que anteriormente se utilizaban coa escusa de "terrorismo islamita", agora utilizáronse para loitar contra toda... [+]

2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


A Mancomunidade de Iparralde decidiu suspender provisionalmente a zona de baixas emisións
A decisión responde as emendas dos republicanos e da Unión Nacional que se presentaron no Parlamento francés. As emendas foron aceptadas, polo que a Mancomunidade Única de Iparralde decidiu non realizar ningún gasto económico para establecer unha zona de baixas emisións.

2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Eguneraketa berriak daude