Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Esklabo Iraken

  • Lana Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) lortzeko promesagatik dirutza ordaindu ondoren, Irakeko Kurdistango kaleetan erratza pasatzen bukatu dute. Hori da giza-salerosketaren mafien biktima diren milaka bangladeshtarren patua.
Borja Portuondo
Laranja koloreko distira, kale gris eta zikinean. Berehala aurkitu daiteke Abhik bere peto fosforitoz jantzita. Egunsentian hasten da Dohukeko (Irakeko Kurdistan) Kawa hiribide nagusian erratza pasatzen; sortaldetik mendebalderantz, eguzkia bizkarrean duela beti. Abhikek dio zehaztasun handiz kalkula dezakeela denbora, eskobatzen ari den tokiaren arabera. Hamiden falafel jatetxe parean badago, goizeko 6ak dira; 7ak Hassanen ile-apaindegiraino iritsi bada, iparraldeko saihesbidearen sarreratik bost minutura… Agian bere itzalak lagunduko dio ordua zehazten, etengabe luzatzen eta txikitzen Kawa hiribideko zoru gainean. Edonola, Abhikek beharra bukatzerako aspaldi eraman du eguzkiak bere bikote ilun eta isila. 

“Dhakan (Bangladesheko hiriburua) 3.000 dolar ordaindu nizkion lan agentzia bati Dubain hiru urteko kontratua lortzeko. Pepsin lan egingo nuela esan zidaten, hilean 500 dolarren truke; horiexek ziren baldintzak”, gogoratu du Abhikek Ostiraleko meskitaren minaretearen itzalpean. “Baina Dubaiko aireportura iritsi bezain laster, bertan lanik ez zegoela esan ziguten; Erbilera (Irakeko Kurdistango hiriburua) joan behar genuela”, azaldu du 22 urteko gazteak. Iritsi zenetik, hilean 150 dolarrengatik aritu da lanean.

12:30ak jo orduko bazar hegoaldeko kalea laranjaz jantzitako gizonez josita ageri da. Erbil nahiz Suleimaniarako taxiak bertatik abiatzen dira baina Artosh Companyko langileak bazkaltzera doaz, Dohuk kanpoaldeko euren kanpamentura.

Irakeko iparraldean gaude, Turkiako mugatik ordubete eskasera, baina kanpamentuan bengaliarra da menua beti, ehuneko ehun: kurriz egositako bildotsa edo oilaskoa, egunaren arabera, beti arroz mordoaz lagunduta. “Janaria oso ona da hemen”, dio Charbakek, oilasko pusketa txikiak atzamarrez jaten dituen bitartean. “Lana ez da espero nuena, baina, gutxienez, hemen ez dut goserik pasatzen”, diosku 24 urteko gazte honek. Bogran-en (Bangladesh iparraldean), bere jatorriko herrian, egunean hiru otordu egitea pribilegiatu urrien luxua baino ez omen da.

Bere ondoan eserita, 38 urteko Kashi ez da hain baikorra. “Nire gurasoek beren etxea saldu behar izan zuten 3.000 dolar haiek agentziari ordaindu ahal izateko. Hilean 500 dolarren truke epe laburrean berreskuratuko genukeen etxea, baina orain ezinezkoa da”, kexu da. Zailtasunak zailtasun, 100 dolar bidaltzen ditu etxera hilero. “Gainontzeko 50ak telefonoan gastatzen ditut, nire emaztearekin eta bi seme-alabekin hitz egiteko”, gaineratu du, te zurruten artean.

Mainak-ek ere emaztearekin hitz egin berri du, telefonoz. Jada hilabete darama Kurdistanen, baina oraindik ez da ausartu etxekoei egia esaten: Dubain bulego-administraria ez, baizik Iraken kale garbitzailea dela. “Nola kontatu nire emazteari? Ezkonberriak gara, planak genituen. Hiru urte elkarrengandik urrun eman behar genituen, baina etxera bueltan bizimodu duinaz gozatu ahal izango genuen irabazitako diruarekin”, damu da Mainak. Emaztearen familiak mailegatu zizkion hona etortzeko 3.000 dolarrak, “euren aurrezki guztiak”.

Bazkaldu ostean, gizon laranjak kamioietara igo dira lanera itzultzeko. Rahul bazarreko garbitzaileetako bat da. Laneko arropa gabe ere, erraz bereiz genezake merkatal gunea inbaditzen duen giza-uholdearen erdian. Bere azal ilunak eta azpikontinenteko aurpegierak urrutitik etorri dela diote. Edonola, Dohuken eman dituen bi urteotan apenas izan du harremanik bertako kurduekin. Ez da harritzekoa, Rahul ez baita inoiz urrundu eskobatu behar dituen Dohukeko kaleetatik. “Gure pasaporteak enpresak dauzka gordeta, gure hiru urteko kontratua amaitu arte. Gauzak horrela, ezin dugu Dohuketik alde egin; ezin checkpointa zeharkatu dokumentaziorik gabe!”, kexu da Rahul, ixten ari diren burdinazko pertsianen garrasi artean.

“Pasaportea edukita ere ezingo genuke hiri honetatik atera”, gaineratu du Bardhanek, Rahulen lankidea bazarrean. Gazteak dioenez, lanerako bisa ez, turismorako bat dute pasaportean zigilatuta. Poliziaren eskuetan eroriz gero, atxilotuak izango lirateke “legez kanpoko etorkinak” direla leporatuta.

Nagusiak dio

Jantoki ondoko eraikinean du Faris Artoshek bere bulegoa. Mahai atzean eserita erantzun ditu gure galderak, alboan bandera kurdua duela, Artoshek “abertzale kurdutzat” baitu bere burua. “Hau dena Kurdistanen alde egin dut. 2007an jarri nuen martxan enpresa hau, mingarria gertatzen baitzitzaidan gure kaleetako zaborra. Gaur denek zoriontzen naute!”, dio Artoshek larruzko aulki etzangarrian eroso. Mahai gaineko hautsontzian Zeri Oil-en logotipoa ageri da. Antza, izen bereko gasolindegi-sarea da Artoshen beste enpresa arrakastatsuetako bat. “Gure energia-aberastasunaren kudeaketa egokia batetik, eta turismoaren sustapena bestetik dira nire lehentasunak”, dio enpresariak. Izan ere, Faris Artosh luxuzko hotelen sare baten jabe ere bada.

Garbitzaileen lan-baldintzen gaineko edozein irregulartasun Bangladesheko egiturari leporatu dio Artoshek. “Gardentasuna nagusi da gurean, Kurdistanen”, dio, kontratu baten fotokopia ateratzen duen bitartean guri emateko gero. “Nire langileei doako mantenua eskaintzen diet. Hori gutxi ez eta, sei hilero, inspektore bat etortzen da Bangladeshetik nire langileen baldintzak ikuskatzera. Etxean baino hobeto daudela baieztatzen du beti”, gaineratu du Artoshek, logela bakoitzean haize egokitua instalatu berri duela azpimarratuz.

Hala ere, langileen pasaporteak giltzapean dituela aitortu du. “Hala ez balitz, Turkiara eta gero Europara saiatuko lirateke asko ihes egiten”. Ziurtatu digu lanerako bisa batekin iritsi direla denak. Ordea, ezin baieztatu, nagusia ez baitago prest agiri bakar bat ere ateratzeko segurtasun kutxatik.

Unibertso txikiak

Gauero, hamaika gomazko bota lerrokatzen dira logelen arteko pasilloan. Lasaitzeko garaia iritsi da Artosh Companyko 150 langileentzat. Sei lagun dira gela bakoitzean, hiru ohatzetan sakabanatuta. Erdian gelditzen den koadro txikia elkarbanatu beharreko espazioa da; funtsean, cricket partida bat ikusteko esertzeko tokia. Bangladesh 1971n independizatu zen Pakistandik eta beraz, bi herrialdeek elkarren kontra jokatzen duten bakoitzean berebiziko algara sortzen da barrakoietan. Baina gutxitan gertatzen den gertakizuna da. Gehienetan, langile bakoitza bere ohatzean egoten da. Maindire edo eskuoihal batek estalita askotan, unibertso txikiak bezain bitxiak dira ohatzeen arteko eremuak: familia erretratuak, denak kolore biziz jantzita, landaredi oparoak inguratuta; Haji Mekarainoko pelegrinazioa egin duen senide edo lagun baten argazkia; egurrezko etxe ederra Chittagong mendietan; paretan idatzitako esaldi xume bat: “Zintzotasuna politikarik onena da”.

56 urterekin, Naresh da langile zaharrena. Ohe  txukun baten ertzean eserita, gaur beste hiru urtetarako sinatu berri duela aitortu du. “Argi dago hau ez dela hitz eman zidaten ogibidea. Baina hobe hemen, Dhakako kaleetan burdin zuria biltzen baino, eguneko dolar bat irabaziz”, dio ohera joan aurretik.
Asiako langileak Iraken
Nazioarteko hainbat erakunderen arabera, Hego Asiako milaka langile daude egun Iraken, esku-lan merke gisa kontratatuta. Irakeko Lan Ministerioak dio Bagdadek ez duela kanpoko langileen kontratazioa onartzen herrialdeko langabezi tasa oso handia delako. Iturri bereko informazioen arabera, Irakeko Kurdistanen lizentziarik gabeko hiru enpresek bideratzen dute kanpotarren kontratazioa.

Bangladesheko langileak turista bisa batekin iristen dira Hego Kurdistanera. Hala, ezin dute, besteak beste, herrialdean libre ibili, apartamentu bat errentan hartu edota euren lan-eskubideak defendatu. Hori gutxi ez eta oinarrizko komunikazioa ere arazo bilakatzen da, etorkinek apenas baitakite kurdueraz edota arabieraz.

Langile bikain eta ondraduen ospea dute bangladeshtarrek eta oso gutxi eskatzen ei diete euren kontratatzaileei. Astean sei egunez eta egunean 16 orduz lan egin arren, 200 dolar baino gutxiagoko soldata jasotzen dute. Bangladeshtar gehienak kale garbitzaile lanpostuetan aritzen dira, bai eta hoteletako zerbitzari edota etxeko laguntzaile.

Últimas
ETB1 emitirá o documental “Bi arnasa”
O documental recolle o testemuño sobre as torturas: Iratxe Sorzabal e a súa nai María Neves Díaz. O documental emitirase o 20 de maio, ás 23:40 horas, en ETB-2. Desde o ano pasado está dispoñible na plataforma Primeran, pero será emitida por primeira vez en televisión.

2025-05-16 | ARGIA
Os nenos aprenden mellor si exercítanse escribindo e lendo a man
Nun estudo da UPV/EHU detectouse que algúns nenos foron postos a escribir utilizando lapis e teclado. O obxectivo era coñecer si hai algunha diferenza no proceso de aprendizaxe de lectura e escritura. O resultado é claro: os nenos aprenden mellor a través dos movementos coa... [+]

Caso Aroztegia
Intento de criminalización da defensa do territorio de Baztan: Claves do xuízo de Aroztegia
Nos xuízos pódese chegar a un acordo entre as partes minutos antes de que se inicie a causa oral. Neste caso, os acusados fixeron públicas as sesións negociadoras realizadas até o momento, e o último deles foi o desta semana, que fracasou como se deu a coñecer. No caso de... [+]

2025-05-16 | ARGIA
Informar en eúscaro durante o Euskaraldia e durante todo o ano
Euskaraldia está en marcha, unha iniciativa xigante para impulsar o cambio de hábitos lingüísticos. Decenas de miles de cidadáns comprometéronse a que, en once días, o eúscaro teña máis presenza na súa vida cotiá. Para moitos será un pequeno paso pero un gran... [+]

Punta do iceberg

O monólogo da puta no manicomio

  • Autores: Franca Rame e Dario FO.
  • Tradutor: Xabi Martínez de Lezea.
  • Actriz: Laura Penagos.
  • Cando: 12 de abril.
  • Onde: Casa de Cultura Atxulondo de Zizurkil.

-------------------------------------------------------------

Si só vese a... [+]


2025-05-16 | Gedar
Multa de 60.000 euros a Indar Gorri por unha mensaxe antisionista
Escribiu na rede "fóra de Weissman, destruír o sionismo-fascismo", xa que o xogador granadino fixo un chamamento para asasinar os palestinos. A Lei contra o Racismo e a Xenofobia impuxo unha multa millonaria a un membro da Forza Vermella.

Negociacións “sen grandes esperanzas” en Istambul
As reunións leváronse a cabo en Istambul un día despois de prever; sen Zelenski, sen Putin e sen Trump. Acúsaselle de enviar unha delegación de "nivel baixo" a Rusia, segundo as mesmas fontes.

'De memoria, de corazón, a pé', canción e videoclip de Nafarroa Oinez 2025
A ikastola Paz de Ziganda de Villava está a organizar a festa Nafarroa Oinez deste ano. Hoxe presentouse a canción e o videoclip co que se pretende dar a coñecer este día. A obra está composta pola letra do bertsolari Estitxu Arozena e a música creada polo propio Igor... [+]

Aiora Zulaika "Pirritx"
“O humor é un espazo tranquilo para compartir tristezas e alegrías”
A lasarte-oriarra Aiora Zulaika leva case tres décadas encarnando ao pallaso Pirritx, ofrecendo un espazo cálido para rir a nenos e familias coa rebeldía e as intencións transformadoras. Os pallasos Pirritx, Porrotx e Marimotots reunímonos con Aiora Zulaika uns días antes... [+]

O grupo Euskal Herrian Euskaraz do Liceo Bernat Etxepare de Baiona
“Deixádenos falar e escribir en eúscaro!”
O grupo Euskal Herrian Euskaraz do liceo Bernat Etxepare de Baiona denunciou que se lles prohibe realizar o exame en eúscaro. De acordo coas peticións realizadas o ano pasado, este ano tamén se solicitou que os exames se realicen en eúscaro.

Denuncian que o servizo do centro de saúde de Elizondo xera "moita incerteza"
Desde setembro, os veciños de Elizondo (Navarra) atópanse sen un médico euskaldun na zona. Ademais, a Plataforma de Saúde do Val de Baztan teme que quede sen médico durante o verán. O 4 de xuño, unha marcha en bicicleta percorrerá o pobo.

2025-05-16 | Elhuyar
As cidades europeas fracasan na súa adaptación ao cambio climático
O centro de investigación sobre cambio climático BC3 confirmou que as cidades europeas están a quedarse atrás nas medidas de adaptación ao cambio climático. De feito, nun estudo conxunto con outros centros internacionais constatouse que case o 70% dos plans de adaptación... [+]

O Tribunal Dei aumenta a 8.742 euros a condena aos procesados de Marien
Os militantes de Ostia Colectiva deberán abonar 8.742 euros á empresa Bouygues e 2.000 euros aos gastos de avogados e avogadas do colectivo. No acto de desobediencia celebrado en decembro de 2022 foron condenados por ensuciar unha maqueta de devandito promotor.

2025-05-16 | Enbata
Batera reinicia a dinámica a favor da Colectividade Territorial de Iparralde
O 10 de maio, en Ezpeleta, a plataforma cidadá Batera reactivou a dinámica a favor da Colectividade Territorial. Unhas 120 persoas que participaron no Congreso Nacional de Refundación sentaron as bases da plataforma.

Eguneraketa berriak daude