Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Abertzaleen indarra ahul Madrilen

  • Bipartidismoa da Espainiako Gorteetarako hauteskundeotan gehien errepikatu den hitzetako bat, eta joera horrek gurean ere arrasto handia utzi du, batez ere PSE-EEren mesederako. ETAren azken orduko atentatu bortitzak ere izango zuen eraginik. Ordainetan, PP eta PSOE –edota UPN, PSE eta PSN– ez direnen gehiengoak beherakada jasan du, EAJk eta EAk bereziki gogor. NaBai baino ez da gauza izan emaitzei eusteko eta ezker abertzaleak eskatutako abstentzio aktiboa azpimarratzekoa izan da. Kontuak kontu, Espainiako Kongresuaren irudi berriak datozen lau urteotan Euskal Herriari nola eragingo dion ikustea da orain gakoa.
PSE-EE izan da garaile garbia EAEn.
PSE-EE izan da garaile garbia EAEnLuis Jauregialtzo /Argazki Press
“Ez da gauza bera” zioen PSEren kanpainako leloak, PPren irudi agresibotik aldendu nahian, eta mezua jendeari heldu zaiola dirudi, Zapatero eta Raxoiren arteko buruz burukoa zirudien honetan popularren garaipena saihesteko gainontzeko alderdietatik boto ugari jaso baitituzte sozialistek. Desberdintasun hori, ordea, nekez antzematen da batzuetan, ezker abertzaleak azkenaldian bizi duen sorgin ehiza ikusita. 2004ko hauteskundeetan ere PSOEren ordezkaritzek irabazi zuten Hego Euskal Herrian –orduan bi eserleku gutxiagorekin–, eta soilik alderdi desberdinek lortutako eserleku kopuruari begiratuta, emaitzak antzekoak izan ziren –EAJk bat gutxiago lortu du oraingoan eta EAk berea galdu du–. Egoera, baina, bestelakoa da. Orduan ezustekoz harrapatu zuen Zapateroren garaipenak eta PPren legegintzaldi gogorraren txandaketak arnas pixka baten itxaropena ekarri zuen: lehendakaria Estatutu Berriaren proposamenarekin ausartu zen, eta PSOEk eta ETAk bake prozesua abiarazi zuten, besteak beste. Egun, zaila da Zapateroren talanteaz hitz egitea, Espainiako presidentearen promes asko airean geratu dira, bake prozesua amaitua dago eta EAE-ANV eta EHAKren ilegalizazioek edo 18/98 auzia bezalako prozesuek garai ilunak ekarri dituzte. Gainera, ETAren azken atentatuaren ostean are urrunagoa dirudi talde armatuaren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa berririk. Hala ere, euskal gizartearen zati handi batek bere babesa eman dio PSOEri –540.215 boto, PP bigarren indarrak baino 202.000 inguru gehiago eta EAJk baino ia 238.000 gehiago– eta pentsatzekoa da elkarrizketaren aldeko Zapaterori bideratu zaiola babes hori, eta ez ilegalizazioen bideari.

EAJk berak esan du ez dela gauza bera PP edo PSOEren Gobernua Madrilen, eta José Luis Rodríguez Zapateroren garaipenaz konbentzituta, kartak mahai gainean jarri zituen kanpainan. Azken finean, lau urteotan Espainiako aurrekontuak onartzeko EAJren babesa izan du Gobernuak –eta ondoren PSOErena Jaurlaritzak, EAEkoak onartzeko–, eta jeltzaleek, emaitza txarrak izan badituzte ere –ia 120.000 boto galdu dituzte–, badakite oraingoan ere giltza izan daitezkeela. Hain zuzen, PSOEz eta PPz gain, EAJ eta CiU dira talde parlamentarioa osatzea lortu duten bakarrak, eta gobernagarritasuna ahalbidetzeko PSOEk bi alderdi horietan akordioak bilatuko ditu, ziurrenik. Paktuak adosteko oso prest dagoela argi utzi du EAJk, eta giltza izan badaiteke etekinak ateratzen saiatuko dela. Lehenengo, seguruenik, kudeaketa arlokoak (aurrekontuak, eskumenak...) eta ondoren, makropolitikari dagozkionak, urriaren 25eko herri galdeketa egin ahal izateko negoziatzea eta lehendakariarekin biltzea behin eta berriz eskatu baitute alderdikideek.

Kongresuan ordezkaritza izango duen beste talde abertzalea Nafarroa Bai izango da. Eserlekuari eustea lortu du, boto eta portzentajeen gorakada txiki batekin; ez da apenas aldaketarik egon Nafarroan. Kontran, EAk lehenengo aldiz bere 22 urteko historian ez du ordezkaritzarik izango Espainiako Kongresuan, duela lau urteko datuekiko 30.942 boz galdu ostean. EAJk eta EBk bezala, EAk batetik bipartidismoari eta bestetik ETAren atentatuari egotzi die errua, baina beherakako joera ez du berria: iazko udal eta foru hauteskundeetan ere EAJrik gabe aurkeztu zen eta 2004an baino boto gutxiago lortu zituen (11.250 bat gutxiago).

Oraingoan EAk bere independentzia ozen aldarrikatu du EAJrekiko eta azken honek Espainian duen jarrera kritikatu, baina hainbat alderdikide konturatzen hasia da euren alderdia EAJrekiko bereiztea kostatu egiten zaiola hautesle askori, eta orain zaila gertatzen ari zaie nortasun propioa berreskuratzea. Martin Aranburu Kongresurako EAko Bizkaiko zerrendaburuak berak esan du EAJrekin egindako koalizioak oztopo eta enbarazu baino ez direla izan bere alderdiarentzat. Ikusi beharko da zein bide hartzen duten etorkizunean.

EB, Espainiako Estatuan IUren moduan, bipartidismoaren biktima garbia izan da eta Aralarrek ere duela lau urte –orduan Zutikekin koalizioan– baino ia 8.900 boz gutxiago eskuratu ditu. Hain justu, Euskal Herria Bai guztien arteko koalizioaren alde azaldu da Aralar, abertzaleen emaitza eskasei erreparatuta: PP, UPN, PSE eta PSNren artean 875.000 boto eskuratu dituzte eta EAJ, NaBai, EA, Aralar eta ezker abertzalearen estimazioak 620.000 baino ez dituzte batzen. Aldea handia da eta Espainiako eta Euskal Herriko hauteskundeetarako jendeak desberdin bozkatzen duen arren, abertzaleen arteko batasunaren beharra agerian utzi du.

Abstentzio handia

Ohiko abstentzioa abstentzio aktibotik bereiztea zaila bada ere, datuek arrasto batzuk utzi dizkigute. Hego Euskal Herrian %33,27koa izan da abstentzioa –%24,63koa Espainiako Estatuan–, duela lau urtekoa baino ia 9 puntu handiagoa, eta batez ere Gipuzkoan nabarmendu da (%41,66). 2000. urtean, Batasunak abstentziorako deia egin zuenean, %35,2koa izan zen Hego Euskal Herrian. Ezker abertzaleak beste behin erakutsi duen indarra alde batera uztea tontakeria litzateke eta Espainiako erakunde politikoetan eragin esparrurik izango ez badu ere, alderdien arteko bilerei berriz ekingo ote zaien ikusi beharko da; hau da, datozen lau urteetan Espainiako Gobernua ezker abertzalearekin elkarrizketak berreskuratzeko prest egongo al den. Kontuak kontu, ohiko bilakatzen ari den arren ez dio oso larria izateari utzi milaka pertsonaren hautua den alderdia ilegalizatzen jarraitzea eta zoritxarrez, hauteskunde hauetan ere errepikatu egin da normalizazio falta hori.

Lurraldeka ezustekoak

Historian lehen aldiz, PSEk irabazi egin du EAEko hiru lurraldeetan. Bereziki harrigarria izan da Bizkaian, EAJren ohiko gotorlekuan, hemen ere PSE gailendu zaiolako bototan (35.000 baino gehiagoko aldea) eta diputatutan (1 gehiago). Duela lau urte baino diputatu bat gutxiago aukeratzen zuen Bizkaiak, jeltzaleek galdu dute berau eta ondorioz lehen indarra izateari utzi diote estreinakoz. Ezustekoa eman duen beste lurraldea Gipuzkoa izan da: 2004ko eta iazko goranzko joerari eutsi egin dio PSEk –botoak irabazi dituen alderdi bakarra izan da– eta eserlekua lortzeko EAk zuen aukera zapuztu du, honek boz asko galdu baititu –%40 baino gehiago, duela lau urtekoekin alderatuta–. Araban, aurreikuspenak betez, eserlekuak berdin mantendu dira, eta hemen ere sozialistena izan da botoak irabazi dituen alderdi bakarra. Azkenik, Nafarroan beste behin ere UPN izan da garaile, baina ez du bete hirugarren eserlekua lortzeko zuen helburua, PSNk duela lau urteko emaitzei eustea lortu baitu. Hala, ez du eraginik izan iazko foru hauteskundeen ostean NaBairekin bat ez egitea erabaki ostean PSNn sortu zen krisiak.
Aurkariaren etengabeko ernegazioaren laguntzaz lortutako garaipena (Garbiñe Ubeda Goikoetxea)
José Luis Rodríguez Zapaterok bikain gainditu ditu hauteskundeotan ipini dizkioten oztopoak. Eskuin politiko nahiz mediatikoak agintera istripuz –alegia, martxoaren 11ko atentatuen ondorioz– heldu izana behin eta berriz leporatu izan badio ere, ezin uka PSOEk Moncloan jarrai dezan harilkatu duen estrategia aproposa izan ez denik.

Lehenik eta behin, PP alderdia zentro epeletik eskuin muturrera irristatzeraino bultzatu izana aitortu behar zaio ongi asmatutako kolpeen artean, Mariano Raxoi jaunak lideratzen duen alderdiaren joera nagusia Espainiako apezpikurik atzerakoienekin, eskubide sozialen murrizketekin, frankismoaren oinordekoekin garbi identifikatzea. Eta horrekin batera, bipolarizazioaren tentsioa, batez ere ERCren estropozua, IUren amiltzea eta Gaspar Llamazaresen dimisioa ekarri dituena, haren alde jartzea. Bigarren lorpen esanguratsua, gai ekonomiko eta sozialetan indarrean jarritako programek beste lau urtetako luzapena merezi dutela sinestaraztea.

José Luis Rodríguez Zapaterok gidatuko duen gobernu berriak, gehiengo erosoagorik lortu ez duen neurrian, aurreko legealdiko moldeetatik hurbil jarraituko duela dirudi. Nazionalistek lortutako emaitza kaskarren ondorioz kongresuko aulkien koloreak nabarmen aldatuko baldin badira ere, haien sostengua beharko baitu aurrera begiratzeko. Eta, bestalde, ekonomiaren makaltzea, langabezia eta inflazioa mahai gainean izango ditu berdin, hausteskundeetako zurrunbiloa bere onera etortzen denean. Lau urteotan egindako akatsak agudo zuzenduko zituela agindu zien espainiarrei garaipenaren berotasunean.

Haize berritzaileak nondik joko duen aipatzen hasita, Madrilgo politika ukituko duen aldaketa esanguratsuenetako bat PPren ildotik agertzea espero dute adituek. Etengabeko krispazioak, salbuespenik gabeko ernegazioak eta leporatzeak, nahita nahiezko erasoak alderdiari orain dela lau urte baino boto gehiago eman dizkion arren, aurkaria bazterrean uzteko estrategia gisa huts egin baitiote Mariano Raxoiri. Eta dagoeneko bigarren porrota du. Ikuskizun da, PPren lidergoari ezinegonik eragingo ote dion, eta eragiten badio, maniobratzeko zer nolako aukerak zabalduko zaizkion Zapateroren Gobernuari.
Porrotaren zergatiak (Baleren Bakaikoa)
Azpimarratu behar da hauteskunde orokor hauek ez direla batere normalak izan. Hori begibistakoa izan da edozein aldetik begiratuta. Alderdien Lege antidemokratikoa zorrotz aplikatu da eta Batasuna, EHAK eta EAE-ANV jokoz kanpo utzi dituzte, eta ahotsik gabe geratu da Hego Euskal Herriko hiritarren zati handi bat. Gero, abstentzioaren deia luzatu zuen ezker abertzaleak. Abstentzio horren deia ETAk gogortu zuen eta jakina, ETAk honelako deia egiten duenean, kirioak dantzan jartzen dira. Zer esanik ez agintean dagoen alderdiko militante xume bat hiltzen badu. Horrek guztiak, demokraziaren itxura eraldatuta utzi zuen, eta zer esan euskal sozialismorantzako bideaz, sozialismora heltzeko langile xumeak hil behar badira; zaila benetan ulertzea.

Emaitzei buruz esan behar da herritarren zati esanguratsu bati eskatzen bazaio bozik ez emateko, normala dela parte hartzea urritzea, nahiz eta Nafarroan hainbeste ez nabarmendu. Hala ere, zenbaki horiek kontabilizatzea ez da batere erraza izango, abstentziorako deialdia egin dutenak horretan saiatuko diren arren.

Kanpaina estatu osoko bi alderdien arteko lehia bezala planteatu dute eta gehienok amua irentsi dugu. EAJ bera ere jokoz kanpo bezala ibili da, nahiz orain arte, EAEn bederen, alderdi nagusia izan. Bazirudien PSE-EEri protagonismoa utzi nahian zebilela, beldurtuta balego bezala, planteatu dituen erronkak direla-eta. Ondorioz, bai EAJ, baita CIU, ERC eta BNG irentsita bezala geratu dira. Saltsa horretan NaBai-k bereari eutsi dio, erraz gainera, eta hori positiboki baloratzekoa da. Eredu izan beharko luke abertzaleontzat datozen garaietarako alderdikeria gainditu nahi badugu eta herritarren interesei eta nahiei erantzun egokia eman.

Berriro, hautesle euskaldunok aukera ederra galdu dugu Madrilen ordezkari boteretsu bat lortzeko. Izan ere, herriaren interesen ikuspegitik EAJ, EA, EB-Berdeak eta Aralarri elkarrekin joateko eskatu zitzaien, horrela euskal talde indartsu bat posible izango zelako datozen erronkei aurre egiteko. EAJk muzin egin zion eta horren ordaina hemendik aurrera jasoko dugu, ezin izango baitugu edo oso zaila izango baitzaigu erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Horretaz gain, EA desagertu egin da Madrileko foroan; suarekin jokatu dute behin eta berriro eta azkenean erre egin dira.

Espainiako bi alderdiek fronte nazionala osatu dute periferiako nazioen aurka, nahiz bestelako itxura eman. Aldiz, euskaldunok, Ipar Euskal Herrian ez bezala, ez gara gai izan “aitaren etxea defendatzeko”, berriro alderdikeria gailendu baitzaigu; emaitzak, Iparraldean eta Nafarroan, onak; EAEn, kaskarrak, EAJrenak barne. Badaukagu zer ikasi bi herrialde horietan eta are gehiago Quebeceko abertzaleengandik.
Anjel Lertxundi: "Ibarretxeren asmoak kolpe handia hartu du"

Hauteskundeen emaitzak eskuan, zein da zure balorazioa?


Lehendabizi azpimarratuko nukeena da Euskal Autonomia Erkidegoan indar abertzaleen arazoak jada nabarmentzen ari zirela aurreko hauteskundeetatik, behintzat garai batean zuten hegemonia mantentzeko. Nafarroan berriz, indar abertzaleek eusten diote azkeneko boladako tendentziari. Hori da nire ustez azpimarragarriena: EAk bere parlamentaria galtzea, batetik eta EAJk beste bat galtzea, eta batez ere Bizkaiko nagusigoak hegemonia galtzeak esan nahi du Ibarretxek zeukan asmoak nolabait kolpe handia hartu duela.

Ikusiko dugu datozen hilabeteetan zer gertatzen den horrekin, eta baita ere PSOErekin nolako akordio edo desakordioak dituen. EAJk nondik joko duen momentu honetan ikustekoa izango da, eta alde horretatik nik uste dut interes politiko handia duela kontu horrekin.
Xabier Aierdi: "Abertzaletasunak ezin ditu hain amets handiak eduki"

Zerk deitu dizu arreta?


PSOEk irabazi egin du, baina oso garrantzitsua da oraindik PPk duen oinarria. Nahiz eta diferentzia mantendu diputatuetan, ikusten da eskuma oso mobilizatua dagoela eta ezkerrak baduela orokorrean zer pentsatu, boto asko galdu baititu. Gurera etorrita, EAJren gainbehera nabarmena izan da, eta nik uste dut udal hauteskundeetan ikusi zena berriro ikusi dela: pentsatzeko une bat zabaldu behar du eta bere proiektua zein den ikusi. Nahiz eta oso zaila izan duen oraingo hauteskundeetan: ez zeukan oso argi zertara jokatu behar zuen. Subiranotasunean ezin du ezker abertzale ezberdinek baino erradikalagoa izan; moderazioan ere ezin zezakeen jokatu. Neurri batean Lehendakariaren plana lur jota geratu da, oinarririk gabe. Gainerakoan, ANVk bere oinarri hautesleari eutsi egin dio. Eta orokorrean esango nuke abertzaletasunak atzera egin duela: gero eta presentzia eskasagoa du, 7 diputatu ditu 23tik eta abertzaletasunak pentsatu beharko du bere estrategiak nola eraman aurrera, ezin baititu hain amets handiak eduki benetan duen indar errealerako.
Demokraziaren garaipena (Ainhoa Aznarez)
Nahiz eta ETAk bere azken atentatuarekin hauteskunde orokorrak baldintzatu nahi izan, demokrata garen guztiok gure bozekin bakean uzteko ozenki esan diogu. Sandra Carrascok bidalitako mezua geureganatu eta erantzukizunez jokatu dugu. Ezin zen bestelakorik egin.

Aurre-kanpainan eta kanpainan ere ikusi izan dugu alderdi sozialistak sostengu handiagoa jaso duela, baita telebistetan eginiko aurrez aurrekoetan ere. Ondorioz, hautesleen artean sostengu zabalagoa jaso du Rodríguez Zapaterok atzo ospatutako hauteskundeetan. Baina alderdi sozialistak ez ditu hauteskundeak azken hamabost egun hauetan irabazi. Azken lau urteotan eginiko lanek emaitza positiboa eman diote PSOEri. Ez dugu ahaztu behar, Rodríguez Zapateroren lehen ekintza Iraketik tropak ekartzea izan zela, gerra ilegal hartatik urruntzeko.

Bestalde, emakumeon legealdia izan da: emakumearen kontrako indarkeriaren legea, berdintasunaren legea, jaioberrientzat dirulaguntzak, eta abar.

Baina Rodríguez Zapaterok gazteentzat ere politikak egin ditu baita gure nagusientzat ere. Hori guztia, aurrean alderdi popularrak egindako oposizio zikinarekin. Martxoaren 9ko gauetik jakingo du Rajoyk horrelako jokaerek ez dituztela Moncloako ateak irekitzen, biztanleria bizikidetzaren alde dagoelako krispazioaren alde egon beharrean. Gauza bera ERC, EAJ eta gainontzeko alderdi abertzaleei: azken emaitzek gogoetaren bat egitera eraman beharko ditu. Sektarismoak eta estatuari botatzen zaizkien erronkek ez dakarte irtenbiderik, Kongresuan dituzten eserlekuak galtzera eraman baititu.
Iñaki Antiguedad: "Gogoeta egin beharra dago, ez hainbeste helburuez, helbideez baizik"

Zer iruditu zaizkizu hauteskundeen emaitzak?


Batetik interesatu egiten zait abstentzioa zertan gauzatu den, nik gertuen daukadan sentsibilitate politikoa kanpoan geratu delako. Igandekoa ez da, batzuek esan duten moduan, "demokraziaren jaia" izan. Abstentzio maila ikusita badirudi eutsi egin zaiola azken hauteskunde autonomikoetan eta foraletan egon zen kopuruari: 165.000 eta 170.000 ingurukoa izan da abstentzioa. Dena dela kezkatu egiten nau neurri batean ezker abertzaleak izan duen babesa beste batzuetan askoz ere handiagoa izan delako. Gogoeta egin beharra dago, ez hainbeste helburu politikoez helbide politikoez baizik: ez ote dugun politika egiten sektore bati begira bakarrik, konbentzituta eusten dion sektoreari begira, alegia.

Bigarren ondorioa da Espainia presenteago egon dela azken hauteskundeetan. Tsunami bipartidistaz hitz egingo da, bipolarizazioaz, baina hemengo indar politiko abertzaleek ere badute errua horretan, joko horretan sartu direnek behinik behin: kanpainan eman duten mezua izan da inportantea dela Madrilen egotea. Nik uste garrantzi handiegia eman zaiola Madrilen egoteari eta hori kontuan hartuta ulertzekoa da hainbat jendek esatea: "Madril hain inportantea bada ez noa nire botoa kopiari ematera, jatorrizko bertsioari baizik". Nik uste talde soberanistek horren inguruko gogoeta egin beharko luketela.
Aingeru Epaltza: "Atentatuak NaBairen aukerak hautsi ditu"

Egin ezazu hauteskundeen balorazioa.


Ematen zuen foru hauteskundeetan gertatutakoak halako ondorioren bat izango zuela botoetan, baina Nafarroako mapa politikoan boto bakar batzuk besterik ez dira mugitu 2004tik hona. Diferentzia bakarra da abstentzioa pixka bat igo dela, baina %3ra ez da ailegatzen, bakarrik mendialdeko herri batzuetan nabarmendu da, segur aski ezker abertzaleak duen kontrolak funtzionatu duelako.

Garbi dagoena da NaBaik PSOEren bizkar igotzeko zituen aukerak ostiraleko atentatuaren efektuak hautsi dituela, eta baita kanpainan bi hautagai besterik ikusi ez izanak. Dena dela, azpimarratzekoa da NaBai dela Hego Euskal Herriko indar abertzaleen artean eutsi dion bakarra. Horrek pentsarazi beharko lieke gainerako alderdi abertzaleei eramaten ari diren politika egokia ote den, eta pertsona batek egun batean EAJri eta bestean PSOEri botoa ematen dionean ez ari ote den zerbait gertatzen; Arabakoa ikaragarria da alde horretatik.

Estatuan bipartidismoak erloju batek bezala funtzionatu du, IUk igual berdeago bilakatu beharko luke gorriago baino. Niretzat PSOE igotzea ez da ustekabea izan, baina aldi berean PP igotzea bai. Zer legegintzaldi izango dugun? Auskalo. Baina Zapaterori laguntza nazionalismo katalan eta euskaldunetik baino ez zaio etorriko eta ikusteko dago nola baldintzatuko duen horrek bere agintaldia.
Hauteskundeak, zertarako? (Eider Rodriguez)
Hauteskundeak pasata, zenbakien fribolizazio garaia dator. Telebista saio bereziak, egunkari gizenak, monografikoak, zenbakien interpretazioa, azalpena, zuriketa, aldarria, ezkutaketa… Betikoa.

Hauteskundeek eta futbol ligak antza handia dute: norgehiagoka amaitutakoan, guztiak jarraitzen du bezperan legez. Baita Reala bigarren mailara jaitsita ere, oroitzen zarete? Zertan da iragartzen zen hekatonbea? Guztiak jarraitzen du berdin: zaleak zale izaten segitzen du, eta arerioak arerio. Finean, golak eta bozak gorabehera, sistemak, urradurarik txikiena ere ez du nabarituko. Euskal Herriaren –eta Europaren– ezaugarri politikorik gaiztoena, izan ere, gauzak errotik aldatzeko ezintasuna da: ez du askorik axola botoa nori eman, beti berberek agintzen baitute, alegia: beraiek! Norbaitek esan zuen bezala: berdin dio zer gertatzen den, beti irabazten du Real Madrilek.

Ezker abertzaleak historikoki izan du harreman zaila hauteskundeekin, seguruenik, lehendik aipatutako ezintasunak, parte-hartzea antzu bilakatzen duelako. Beldurgarriagoa dena: egoera betikotu egiten du, parte-hartze hutsak zilegitasuna ematen baitie hauteskundeei. Guzti-guztiok geure hautetsiak zakur lasterketa honetan abian jartzerik badugu, zertaz kexu egin? Ze aurpegi klase jarri behar dugu gero, hauteskunde hauek "ez direla geureak" esaterako orduan? Hobe, honenbestez, lasterketa hasi aurretik lasterketaren legeak salatu, eta Ezker Abertzaleak parte hartzeari uko egingo balio. Alta, independentziaren aldeko mugimendu politikoak zakur lasterketa horretan korritzea hobetsi du azken urteotan… lasterketatik kanporatua izan den arte. "Eta ez gero zaunkarik egin! Badakizue lasterketa zein araudia geureak direla!".

Eta orain zer?

Hainbeste urteren ondoren, zer? EAJri boza ematen zioten askok, PSOEri eman diote. Azken finean, guztiak berdin jarraituko badu, jatorrizkoa eta kopiaren artean hautatu behar bada, hobe lehenengoarekin gelditu. Erakargarriagoa da-eta irabazleari botoa eman eta "hauteskunde festa"n zer ospatua izatea. Turutak eta serpentinak Cibelesi begira jarri behar badira ere.

Interésache pola canle: Politika
2025-05-06 | Antxeta Irratia
O Gaztetxe Lakaxita de Irun denuncia de novo pintadas fascistas
O pasado mes de decembro o gaztetxe tamén denunciou pintadas nazi-fascistas, e nesta ocasión as mensaxes que apareceron este fin de semana nas paredes de Lakaxita foron ameazas como “Stop LGTBI”, “Fóra dexenerados” ou “Non vos deixemos durmir”, xunto cos debuxos... [+]

O Goberno Vasco homenaxea a 253 vascos deportados a campos de concentración nazis
Trátase do primeiro recoñecemento institucional que fai o Goberno Vasco para conmemorar a persoas que foron vítimas do nazismo en Euskadi. 253 persoas de Hego Euskal Herria foron deportadas entre 1940 e 1945. Morreron 113 no mesmo lugar e moitos máis sobreviviron á traxedia.

A extrema dereita gana con facilidade a primeira volta dos votos á presidencia romanesa
Con polo menos o 40% dos votos escrutados, o líder de AUR, George Simion, duplicou o número de avais da segunda forza. Simón insistiu en que a Unión Europea é "unha ditadura" e mostrouse a favor de que se suspenda a axuda a Ucraína que lle prestou Romanía. Tanto a... [+]

Ao día seguinte do apagamento, as tensións entre o Goberno de España e Rede Eléctrica de España dominan a xornada
Pedro Sánchez acusou aos provedores privados e a Rede Eléctrica de España de ofrecer pouca información sobre o apagamento, pero este último informou de que "máis ou menos" atoparon a razón pola que a subministración eléctrica afectaba a toda a península ibérica. Aitor... [+]

O presidente da Asemblea da Comunidade das Bardenas Reais afirmou que o polígono de tiro "beneficiou" a biodiversidade
José María Agramonte compareceu este martes no Parlamento de Navarra, a petición de UPN e Arturo-Contigo. O presidente da Asemblea da Comunidade das Bardenas Reais destacou o "esforzo" medioambiental que está a realizar o Ministerio de Defensa. Representantes do Parlamento... [+]

O que deixou ao descuberto o apagamento
Nos medios de comunicación falouse bastante das consecuencias sociais que tivo o apagamento do luns, pero falouse bastante do que demostra este feito? Entre outras, dúas cuestións principais: a nosa dependencia da enerxía para sobrevivir e o descenso da calidade dos servizos... [+]

Xulgarán en maio a 27 mozos que protestaron pola prohibición do Concello de Estella ás txosnas
Os imputados deberán prestar declaración entre o 22 e o 23 de maio deste ano. Os mozos denunciaron que as institucións están a limitar "cada vez máis" o dereito político á protesta e a mobilización, e crearon unha plataforma co nome de 'Os 27 de Bajadika'. O 16 de maio... [+]

Pintadas homófobas contra o alcalde de Ordizia preto da súa casa
O alcalde de Ordizia, Adur EZENARRO, deu a coñecer o ataque mediante unha foto publicada nas redes sociais. Reiterou o seu "orgullo e honra" pola súa condición sexual, e denunciou a "brutal agresión" que sufriu "ultimamente".

A cidadanía de Uribe Kosta reivindica a necesidade dun centro de día público
É a única comarca de Bizkaia que non conta con centro de día público. A concentración terá lugar o 27 de abril ás 12:00 horas na praza do Concello de Sopela (Bizkaia).

O Goberno español retrocede na compra de balas israelís
O presidente do Goberno español, Pedro Sánchez, ordenou a suspensión da compra de balas por parte do Ministerio do Interior coa empresa israelí IMI Systems. A decisión serviu para pór en risco a ruptura da coalición de goberno entre o PSOE e Sumario.

O Goberno español gasta 1.041 millóns de euros en comprar armas a Israel no último ano e medio
Desde outubro de 2023 o Estado español ha asinado 40 contratos de compra de armamento con Israel e as súas empresas, a metade deles no último medio ano. Un contrato destas características desatou a polémica entre o PSOE e Sumar, especialmente no seo deste último, que,... [+]

2025-04-24 | Gedar
Protección contra a violencia machista: En Hego Euskal Herria, no 31% dos casos denunciados non se tomaron medidas
A nivel estatal, tanto as medidas de protección impostas como as solicitudes presentadas han diminuído.

2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Achan a outro policía infiltrado no movemento ecoloxista de Madrid
Desde 2002, A Directa e O Salto dan a coñecer doce policías infiltrados en diferentes colectivos do Estado español. Trátase da última vez que se fai público o caso da policía española que utilizaba o falso nome de Neves López. Segundo publica O Salto, entre 2023 e 24... [+]

O Goberno de España dá un paso máis na militarización: 10.471 millóns de euros máis a Defensa
O gasto que o Goberno español destinará á Defensa para finais de ano será do 2% do PIB: 33.123 millóns de euros. Sánchez sinalou que esta decisión ten como obxectivo "garantir a seguridade de España" e "modernizar" os recursos do Exército.

Eguneraketa berriak daude